47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, Z.O.3.3 eremu antolatuko 1. poligonoko 975., 976., 977., 978., 979. eta 980. lurzatietan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2023ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, determinazio xehatuak aldatzeko Z.O.3.3 eremu antolatuko 1. poligonoko 975., 976., 977., 978., 979. eta 980. lurzatietan, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAUk sustatua. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren bi egunkaritan ere, eta espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez zitzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedaturikoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Ez da jaso alegazio, kexa edo oharrik, eta Udalak, 2023ko otsailaren 2ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hala, haren testua osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302960