47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena 58/2023 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea. Errekurtso hori Jorge Camino Unzu, Rosa M.ª Ferrer García, Álvaro Marcén Echandi, Francisco Javier Pérez Azagra, Iñaki Andía Garcés, Cristina Montes Chivite, Esther Salazar Cameros, María Ortega Aicua eta Amaya Ayala Mateo jaun-andreek aurkeztu zuten aipatutako salan.

Jorge Camino Unzu, Rosa M.ª Ferrer García, Álvaro Marcén Echandi, Francisco Javier Pérez Azagra, Iñaki Andía Garcés, Cristina Montes Chivite, Esther Salazar Cameros, María Ortega Aicua eta Amaya Ayala Mateo jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Nafarroako Gobernuak 2023ko urtarrilaren 11n hartutako Erabakiaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen gora jotzeko errekurtso bat, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 387/2022 Ebazpenaren kontra jarritakoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 1.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, gaikuntzadun funtzionarioen artetik merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko eskaintzen diren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrenda, eta espresuki adierazten da zeintzuk betetzen dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko baldintzak Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 58/2023 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea; errekurtsoa Jorge Camino Unzu, Rosa M.ª Ferrer García, Álvaro Marcén Echandi, Francisco Javier Pérez Azagra, Iñaki Andía Garcés, Cristina Montes Chivite, Esther Salazar Cameros, María Ortega Aicua eta Amaya Ayala Mateo jaun-andreek jarri zuten.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Jorge Camino Unzu jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 22an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2303197