47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Basozainen Prestakuntza Plana onesten duena 2023-2024 urteetarako.

Prestakuntza elementu estrategikoa da, ezinbestekoa zerbitzu publikoa mantendu eta hobetzeko. Etengabeko prestakuntzaren helburu nagusia da erakunde baten langileen gaitasunak (ezagutzak, trebetasunak eta iaiotasunak) trebatu eta gaurkotzea, langile bakoitza gai izan dadin bere funtzioak era seguru, efiziente eta eraginkorrean egiteko; aldi berean, etengabeko prestakuntzak aukera emanen die langileei profesionalki garatzeko. Bi arrazoi hauengatik, etengabeko prestakuntzak erakundearen hobekuntzaren alde eginen du.

Basozainak kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuak bere laugarren xedapen gehigarrian ezartzen du ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez prestakuntza plan bat prestatuko dela Basozainak kolektiboko langileentzat. Ezartzen du, halaber, langileek parte hartuko dutela prestaketan eta bi urtean behin berraztertuko dela.

Betebehar hori betetzeko, prestakuntza plan bat prestatu da, 2023-2024 urteetarako. Prestakuntza plan hori zerbitzuko beharrak eta zerbitzuko langileen ekarpenak aintzat hartuz prestatu da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluaren bidez eta Basozainak kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuaren bidez aitortu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren Prestakuntza Plana 2023-2024rako onestea. Haren testua foru agindu honen eranskin gisa sartu da.

2. Foru agindu hau Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskinak.

4. Foru agindu honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 7an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA.–BASOZAINEN PRESTAKUNTZA PLANA 2023-2024 URTEETARAKO

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua

AURKIBIDEA

1.–Hitzaurrea.

2.–Helburuak.

3.–Prestakuntza motak.

4.–Metodologia.

4.1. Diagnostikoa.

4.2. Plangintza.

4.3. Prestakuntza ekintzen jarraipena.

4.4. Formatua.

5.–Prestakuntza plana proposatzea eta kudeatzea.

1.–Hitzaurrea.

Prestakuntza elementu estrategikoa da, ezinbestekoa zerbitzu publikoa mantendu eta hobetzeko. Etengabeko prestakuntzaren helburu nagusia da erakunde baten langileen gaitasunak (ezagutzak, trebetasunak eta iaiotasunak) trebatu eta gaurkotzea, langile bakoitza gai izan dadin bere funtzioak era seguru, efiziente eta eraginkorrean egiteko; aldi berean, etengabeko prestakuntzak aukera emanen die langileei profesionalki garatzeko. Bi arrazoi hauengatik, etengabeko prestakuntzak erakundearen hobekuntzaren alde eginen du.

2.–Helburuak.

a. Prestakuntza beharrak identifikatzea, lortu nahi diren gaitasunetatik abiaturik.

b. Trebatzea, laneko zereginak modu seguruan egiteko.

c. Lana burutzeko arazoak saihestea.

d. Teknologia berrien sarrera erraztea.

e. Produktibitatea areagotzea (efizientzia eta eraginkortasuna).

f. Langileen eta herritarren gogobetetasuna maximizatzea.

3.–Prestakuntza motak.

Prestakuntzaren parte bat Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak antolatzen du, zuzenean, prestakuntza beharrak identifikatu eta gero. Prestakuntzaren gaiaren arabera, nahitaezkoa edo borondatezkoa izaten ahal da. Prestakuntzaren beste parte bat NAPIk eskaintzen duena da, eta borondatezkoa da. Azkenik, litekeena da zenbait prestakuntza-ekintza zerbitzuko langileek edo Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu batzuek proposatuta egitea, beren garrantzia eta lanpostuarekin duten harremana ebaluatu eta gero; kasu horretan, bertara joaten direnek itzulerako txostena edo jardunaldia aurkeztu edo egin beharko dute, zehazten denaren arabera, baita eskuratutako dokumentazioaren kopia ere, kolektiboak erabil dezan. Nafarroako Gobernuaren beste unitate tekniko batzuek proposatzen badute prestakuntza ekintzaren bat Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzurako, baloratu eginen da, eta egoki jotzen bada, egin eginen da.

Oro har, 50 ordu gordeko dira gehienez, urteko eta pertsonako, prestakuntza egiteko, bere kategoria guztietan. Borondatezko prestakuntzara joateak ez du urteko 20 orduko maximoa gaindituko. Salbuespenez, irizpide orokor hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharrengatik, zuzendaritzaren oniritziarekin.

Prestakuntza plana indarrean den bitartean basozain berriak sartzen badira kolektiboan, lehiaketa eta/edo oposizio bidezko deialdi baten ondorioz, behar den harrera plana prestatuko da Basozainak kolektiboaren zereginetan trebatu daitezen.

Halaber, talde espezializatu berririk sortuz gero, talde horietako kideek egin beharreko zereginetan trebatzeko behar diren mekanismoak ezarriko dira.

4.–Metodologia

4.1. Diagnostikoa.

2022ko abenduan, zenbait kontsulta egin ziren Basozainen prestakuntza beharrak identifikatzeko.

Batetik, departamentuko laneko arriskuen prebentzioko delegatuarekin ebaluatu ziren prestakuntza beharrak, eta Zuzendaritza Nagusiko unitate teknikoei galdetu zitzaien zer prestakuntza izan zitekeen interesgarria Basozainen kolektiboko langileentzat, beren eskumenen esparruetan, jakin nahian bere zerbitzuetako gaietatik zeinetan beharko litzatekeen prestakuntza handiena; izan ere, horretan jarri zen azpimarra, nagusiki.

Bestetik, inkesta bat bidali zitzaien Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko langile guztiei, prestakuntza beharrak atzemateko. Basozainen %54k parte hartu zuten, hainbat alderdiri buruzko galderei erantzun emanez: egindako ikastaroak errepikatzeko interesa, beste unitate tekniko, kolektibo edo entitate batzuen partetik prestakuntza jasotzeko beharra, lan efizienteagoa egiteko ikastaroak, askotariko gaietako ikastaroengatiko interesa eta ikastaro berrien proposamena. Era berean, Basozainen barrutietako koordinatzaileei kontsulta egin zitzaien, 2020-2021 urteetako prestakuntza plana ebaluatze aldera.

Azkenik, analisi bat egin zen aurreko prestakuntza plana (2020-2021) amaitu ostean, eta hartan atzeman ziren planaren indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak.

4.2. Plangintza.

Prestakuntza planaren plangintza urtekoa da, eta 2023-2024 urteetan zehar garatuko da. Prestakuntza plan hau idazteko honako hauek hartu dira kontuan: inkestan lortutako erantzunak, aurreko prestakuntza planaren ebaluazioa, unitate teknikoen proposamenak eta haren egokitasunaren ebaluazioa, zerbitzuko zuzendaritzaren irizpideekin bat. Ikastaroak antolatzean, ahal dela, lan-kargarik handiena duten urteko aldiak errespetatuko dira, baita gehienek oporrak hartzeko aukeratzen dituzten hilak ere.

Hala ere, prestakuntza ekintzen programazioan aldaketak egon daitezke, prestakuntza eskaera espezifiko bati erantzuteko beharrak eraginda, bai Zaintza Zerbitzuaren ekimenez, bai beste unitate tekniko baten ekimenez, programatu gabeko prestakuntza ekintza bat planteatzeko beharra sor daitekeelako.

4.3. Prestakuntza ekintzen jarraipena.

Ikastaro bakoitza ebaluatzeko, berariazko ebaluazio galdetegi bat eginen da. Oro har NAPIk ezartzen zuen eredua erabiliko da.

Gainera, urtea amaitzean urteko jarraipen txostena eginen da, ikastaroen gaineko alderdi hauek aintzat hartuko dituena, gutxienez:

–Parte-hartzaile kopurua.

–Prestakuntza orduen kopurua.

–Egindako ikastaroak eta planifikatutako ikastaroak.

–Ikastaroetan parte-hartutakoen gogobetetze maila.

–Hobekuntzarako eta zuzenketarako ekintzak inplementatzea.

4.4. Formatua.

Ikastaroak online eta modu presentzialean edo erdipresentzialean egiten ahalko dira. Formatua hautatzean, ikastaroaren gaiari begiratuko zaio, edo formatu jakin bat lehenesteko moduko beste edozein inguruabarri. Nolanahi ere, formatu presentzialari emanen zaio lehentasuna, beste formatuen aurretik.

5.–Prestakuntza plana proposatzea eta kudeatzea.

Esparru guztietako prestakuntza beharrak jaso eta gero (Basozainek eskatutakoak eta edo zuzendaritzak eta unitate teknikoek atzemandakoak), prestakuntza proposamen hau planteatzen da, 2023-2024 urteetarako prestakuntza plana osatuko duena.

2023-2024 URTEETARAKO PRESTAKUNTZA PLANA

Gaia

Zk.

PROGRAMATUTAKO JARDUERA *

Barrutiak

Jarduera
egiteko urtea

Nahitaezkoa

Borondatezkoa

LAP

1

Autobabeserako eta defentsa pertsonalerako neurriak (2. eta 3. moduluak)

Guztiak

2023, 2024

N

2

Lehen sorospenak

Guztiak

2023, 2024

N

3

Lidergoa, pertsonen eta taldeen kudeaketa

Koordinatzaileak

2023

N

4

Talde-lana (1)

Guztiak

2024

N

5

Lur orotako ibilgailuak gidatzea eta haien mekanika (1)

Guztiak

2024

N

Orokorra

6

Akta, salaketa eta txostenen idazketa

Guztiak

2023

N

Orokorra

7

Delitu ekologikoa, lehenbiziko eginbideak nola egin

Guztiak

2023

N

Larrialdiak

8

Desagertutako pertsonak, salbamenduko zakurren erabilera bilaketetan

Guztiak

2023

N

Basogintza

9

Suteetan traktore eta bulldozerrekin jardutea

Guztiak

2023

N

10

Espedienteen ziurtapena. Basogintzako lanei laguntza ematea, euskarri informatikoak erabiliz (tabletak, argazkiak...)

Guztiak

2024

N

Biodiberts.

11

Nafarroako flora mehatxatua ezagutzeko baliabideak

Guztiak

2023

B

12

Kiropteroak

Guztiak

2024

B

13

Pizidoak

Guztiak

2023

B

Teknologia

14

Informazio geografikoa gailu mugikorretan (1)

Guztiak

2024

B

AENT

15

Arbolazaintza: zuhaitzetan ibili eta lan egitea

AENT

2024

N

* Orain arte egin ez dituztenek hartuko dute parte ikastaroetan, edo jasotako prestakuntza freskatu behar dutenek, aspaldi egin zutelako.

(1) Toki kopuruaren arabera.

Iragarkiaren kodea: F2302060