47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

24C/2023 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Altsasuko Felipe Lecea-Josefina Arregui Klinika Fundazioaren hitzarmen kolektiboko soldatak berrikusteari buruzko akordioa, 2022koa, erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Altsasuko Felipe Lecea-Josefina Arregui Klinika Fundazioaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2022ko berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31008862012010), erregistro honetan 2023ko urtarrilaren 13an sartu zena, enpresaren ordezkaritzak eta ordezkaritza sindikalaren zati batek 2022ko azaroaren 25ean sinatua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 3an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Altsasuko Felipe Lecea-Josefina Arregui Klinika Fundazioaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2022ko berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2301959