46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren otsailaren 17ko 2023-0010 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Ana Rosa Arróniz Eguilazen esku utzi du heldu den 2023ko apirilaren 14an udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Antzinen, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2302815