46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGABENGOAKO KONTZEJUA

Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzeko ordenantza. Behin betiko onespena

Lizarragabengoako Kontzejuak, 2021eko uztailaren 29an egindako bilkuran, Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzeko ordenantza onartu zuen hasiera batez. Onespen horren iragarkia 2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.artikuluan xedatutakoarekin bat (maiatzaren 31ko 15/2022 Foru Legeak aldatu zuen)m eta jendaurrean jartzeko epea igaro eta alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onesten da ordenantza, eta haren testu osoa argitartzea xedatzen da, dagozkion ondorioetarako.

Lizarragabengoan, 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, Teresa Goicoechea Arregui.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA LIZARRAGABENGOAKO KONTZEJUKO HILERRIAREN ERABILERA ETA ESKUBIDEAK ETA TASAK HARTAN ZERBITZUAK EMATEAGATIK ZEIN KONTZESIOENGATIK

Xedapen orokorrak

1. artikulua.

Lizarragabengoako hilerria jabari publikoko ondasuna da, zerbitzu publiko akonfesional bati atxikia; haren titularra Kontzejua da eta hari dagozkio bere administrazioa, zuzendaritza eta zaintza, beste agintaritza eta erakundeen esku den hartan izan ezik.

2. artikulua.

Hilerria administratu, zuzendu eta zaintzeko betebeharrak honako eskudantzia hauek dakartza Kontzejuarentzat:

a) Hilerria zaindu, garbitu eta egokitzea.

b) Lur, hilobi eta gainerako zerbitzuen antolaketa, funtzionamendua, banaketa, erabilera eta aprobetxamendua.

c) Hilobiak ehorzketarako erabiltzeko eskubideen lagapena.

d) Jasotzea ordenantza honetan ezarritako eta etorkizunean legez ezartzen diren tasak eta eskubideak.

e) Eman diren edo etorkizunean ematen diren osasun neurriak betetzea.

f) Hilotzak eta gorpuzkiak ehortzi, hobitik atera eta lekuz aldatzeko lizentziak ematea, hilotzen gaineko osasun arauei jarraikiz.

g) Zerraldo, arropa, jantzi, hil-oihal eta bestelako gauzakien hondarrak suntsitzea, gorpuzkiak izan gabe ere hilobiak hustu eta garbitzerakoan agertzen direnak.

h) Hilobien eta kolunbarioen tokia antolatzea.

i) Hilerriko zerbitzuekin zerikusia izan dezaketen Udalaren bestelako administrazio eskumenak.

j) Erregelamendu hau betetzen dela begiratzea eta, hala ez bada, zehatzea.

Hilerriko barne antolamendua eta gobernua

3. artikulua.

Kontzejuko lehendakaritzari dagokio hilerriaren antolaketa eta funtzionamenduaren erantzukizuna.

4. artikulua.

Kontzejuko lehendakariak hilerriaren irekiera ordutegia zehaztuko du, urtaro bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Debekatuta dago hilerrira horretarako ezarritako ordutegitik kanpo sartzea, behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik.

5. artikulua.

Udalerriko biztanleriaren zentsuaren araberako hilobi kopurua egonen da hilerrian, edo haietarako lur aski bederen bai.

7. artikulua.

Hilerrian, ehorzteko ekartzen dituzten hilotz guztiak lurperatuko dira, betiere legezko izapideak bete badira, eta zerbitzu horrengatik ordaindu beharko dira tasen eranskinean aipatzen diren ehorzketa eskubideak.

Ehorzketa hasi aurretik, senideek edo interesdunek heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharko dute Bake Epaitegiko Idazkaritzan.

8. artikulua.

Hilerriko lurra lurperatzeko eta hilobietarako eraikuntzak egiteko erabiliko da, ez besterako.

9. artikulua.

Titularren eta haien senideen betebeharra da hilobiak eta hilotzak segurtasun-, higiene- eta apaindura-baldintza egokietan mantentzea.

Kontserbazio egoera egokia ez denean, Kontzejuko lehendakariak interesdunei eskatuko die hogeita hamar egun naturaleko epean hilobiak egokitzea.

Adierazitako epea pasa ondoren interesdunek eskatutako lanak egiten ez badituzte, Kontzejua segurtasuna, osasuna eta apaindura-baldintzak betetzen direla bermatzeko beharrezko lanak egingo ditu, eta horien kostua interesdunei ordainaraziko die.

10. artikulua.

Erraustutako gorpuen gorpuzkiak eta ontziak beste senide batzuen hilobietan edo hilerrian horretarako jarritako zutabeetan kokatu ahal izango dira.

Lurperatu eta hobitik ateratzeko, ordenantza honetan beste gorpuzki-mota batzuetarako ezarritako arau berdinak aplikatuko dira.

11. artikulua.

Kontzesioak honako arrazoi hauek direla-eta iraungitzen ahalko dira:

a) Hilerria desagertzeagatik.

b) Interes publikoagatik.

c) Hobiak behar izateagatik, beste ehorzketa batzuk egiteko.

12. artikulua.

Hilotzak hilerrian berean lekuz aldatzeko atera daitezke hobitik, baita beste hilerri batera eramateko ere.

Nolanahi ere, osasunari buruz indarra duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz atera behar dira, bisitetarako ez diren orduetan eta osasunaren aldetik behar diren neurri guztiak hartuz.

13. artikulua.

Hiltzeko arrazoiak osasun arriskurik sortu ez badu, baltsamatu gabeko hilotzak baldintza hauetan atera daitezke:

a) Lurpean ehortzitako hilotzak lurperatu zirenetik gutxienez ere hamar urte iraganda atera daitezke, arrunt hezurturik baldin badaude.

b) Hilobi mota guztietan: ehorzketa zinkezko hilkutxan egin baldin bada, edozein unetan atera eta lekualdatzen ahal da, betiere hilkutxa kontserbazio egoera ezin hobean badago.

Aipatutakoak baino epe laburragoetan ez da hilotzik ateratzeko baimenik emanen, epaile batek agindu ezean, salbuespenezko kasuetan izan ezik, eta Kontzejuko lehendakariak baimenduta.

Ekainetik irailera bitarte, biak barne, ez da hilotzik ateratzeko baimenik emanen, epaile batek agindu ezean.

14. artikulua.

Hilotz baltsamatuak atera eta lekuz aldatzeko baimena noiznahi eman daiteke, baina zerraldoaren kanpoko kutxa berria ezarri beharko da, baldin ongi kontserbaturik ez badago.

15. artikulua.

Bai hilotz bat ateratzen denean lekuz aldatzeko, bai berriz ere ehorzten denean, horren oharra jasoko da behar den liburuetan.

16. artikulua.

Kontzejuak bere gain hartzen du interesatuei elementuak (epitafioak, oroigarriak, sinboloak, hilarriak) kentzeko eskatzeko ahalmena, baldin eta kokatuta dauden ingurunera egokitzen ez badira edo paisaian eta espazioan integratzen ez badira.

Kontserbazio-egoera ona ez denean, Kontzejuko lehendakariak 30 egun naturaleko epean hilobia egokitzeko eskatuko die interesdunei.

Epe hori igaro eta errekerimenduari jaramonik egin ez bazaio, plaza-buruak tokia behar bezala kontserbatuko dela bermatzeko beharrezkoak diren obrak eta/edo jarduketak egin ahal izango ditu, pertsona interesdunen kontura.

Baldintza bereziak

17. artikulua.

Lizarragabengoako hilerrian lurperatzeko eskubidea izango dute honako egoera hauetakoren bat betetzen duten pertsonek:

a) Heriotzaren unean Lizarragabengoan erroldatuta daudenak.

b) Heriotza gertatu zen unean Lizarragabengoan erroldatuta ez egon arren, lehen bizilekua eta erroldatzea Lizarragabengoan gutxienez 60 urtez erroldatuta egon diren pertsonak. Hauek Lizarragabengoako "naturaltzat" joko dira, eta erroldatutakoen tratamendu bera jasoko dute.

c) Oro har, aurrez aipatutako kasuetan egon gabe Lizarragabengoako hilerrian lurperatu nahi diren pertsona guztiak.

18. artikulua.

Kontzejuak hileta-erabilera emango du, eskaera-ordenaren arabera, interesdunek aldez aurretik eskatuta. Lurreko hilobien eta kolunbario-nitxoen gaineko hileta-erabilera 10 urtera amaituko da, ehorzketa gertatzen den egunetik zenbatzen hasita.

Kontzejuak beretzat gordetzen du hilobien kokapena zehazteko ahalmena.

19. artikulua.

Hobia ebakitzeko, irekitzeko eta ixteko gastuak Kontzejuaren kontura izango dira.

Tasak hilerrian zerbitzu egiteagatik

20. artikulua.

Zergapeko egitatea hilerriko zerbitzuak ematea da, bai hilotzak hobitik ateratzeari dagokionez, bai hilotzak hobitik ateratzeari dagokionez, bai eta hilerriak bere helburua bete dezan Kontzejuak ematen dituen gainerako zerbitzu osagarriei dagokienez ere, ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

21. artikulua.

Tasa hauen subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak, juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe, unitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat osatzen duten erakundeak, baldin eta Ordenantza honetan araututako zerbitzuren bat ematea eskatzen badute.

22. artikulua.

Emandako zerbitzuen izaeraren arabera zehaztuko da zerga-oinarria, ordenantza honetako tarifen eranskinean ezarritako tasen arabera.

23. artikulua.

Tasak kobratzeko eskubidea ordenantza honetan araututako zerbitzuren bat ematen den unean sortuko da.

24. artikulua.

Tasak dagozkien zerbitzuak egin ondoren ordainduko dira, autolikidazio-erregimenean.

25. artikulua.

Arau-hausteen eta zehapenen araubidea Nafarroako Toki Ogasunen Erregelamenduan ezarritakoa izanen da.

I. ERANSKINA

Tarifak

1.–Ehorzketak lurrean.

a) Lizarragabengoan erroldatuta dauden pertsonak: zerbitzuaren kostua.

b) Lizarragabengoako "naturalak" diren pertsonak (Ordenantzan zehaztutakoaren arabera): zerbitzuaren kostua.

c) Gainerako interesdunak: 200,00 euro.

d) Beste senide batzuen hilobietan ontziak sartzea: salbuetsita.

2.–Ontziak kolunbarioetan ehorztea.

a) Lizarragabengoan erroldatuta dauden pertsonak: zerbitzuaren kostua,

b) Lizarragabengoako "naturalak" diren pertsonak (Ordenantzan zehaztutakoaren arabera): zerbitzuaren kostua.

c) Gainerako interesdunak: 100,00 euro.

3.–Desobiratzeak.

Edonola ere, zerbitzuaren kostua.

Iragarkiaren kodea: L2303390