46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa lau urterako hautatu ziren, eta epe hori bukatzear dago. Beraz, deialdi publikoa irekitzen da, hautatuak izateko eskabideak aurkez ditzaten legezko baldintzak betetzen dituzten interesdunek Udalaren Erregistro Orokorrean, 15 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Hori guztia, bat etorriz ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoarekin.

Uharten, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2302853