46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, legean xedatu bezala, eta txostena egin da aurkezturiko alegazio eta erreklamazioen gainean. Horiek horrela, Udalak, osoko bilkuran, erabaki du aurrekontua behin betiko onestea.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), agintzen da onetsitako aurrekontua argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik, indarrean jar dadin.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.426.535,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.635.929,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 20.631,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 233.797,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 798.849,65 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 13.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 147.602,88 euro.

Gastuak, guztira: 4.276.844,53 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 860.866,58 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 58.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 458.715,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.608.060,26 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 479.402,69 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 601.800,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 210.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.276.844,53 euro.

Faltzesen, 2023ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2303292