46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2022ko otsailaren 16an egindako osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoarena, bai eta langileen zerrenda ere, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari eta horrekin bat heldu den legeriari (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan; nolanahi ere, behin betiko plantilla Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari, haietara igortzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2302882