46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Eskumena eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2023ko otsailaren 20an, ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.

Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi Vicente Gurrea Castillori eskuordetzea 7/2022 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, Milagroko Bake Epaitegian izapidetu baita, ezkontideek hala eskatuta.

2.–Horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Azagran, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2302859