46. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023ko plantilla organikoa; erabakia 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin, eta argitara ematen da, betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoa.

PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

1.–Funtzionarioak.

1.1.–Lanpostu kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: idazkariaren lanpostukoa, %20, eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

1.2.–Lanpostu kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %20; mailakoa, %15, (251/93 LFDaren 40.3.a eta 40.5 artikuluak), eta %3,36, 19/2009 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Hutsik.

1.3.–Lanpostu kopurua: bat. Maila: C. Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduraduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanaldiaren luzapenekoa (ordu malgutasuna), %10; mailakoa, %10 (251/93 LFDaren 40.3.a eta 40.5 artikuluak) eta %2,99, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera; lanpostuko osagarria, %10. Administrazio-egoera: jardunean.

2.–Lan-kontratudunak.

2.1.–Lanpostu kopurua: bat, lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiko eta animazio soziokulturaleko arduraduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria, %10 (251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. artikulua). Egoera: hutsik.

2.2.–Lanpostu kopurua: lau, lanaldiaren ehuneko aldakorra dute ikasturtetik ikasturtera. Lanpostuaren izena: musika irakaslea, saxofoi espezialitatea; musika irakaslea, perkusio espezialitatea; musika irakaslea, gitarra espezialitatea; musika irakaslea, kantu espezialitatea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Egoera: hutsik.

2.3.–Lanpostu kopurua: bi, lanaldi osoan, sasoian. Lanpostuaren izena: igerilekuko sorosleak. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria, %10 (251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. artikulua). Araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Egoera: hutsik.

3.–Arroizko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen zerrenda hau onestea:

3.1.–Óscar Arbeo López. Maila: D. Gradua: 5. Administrazio-egoera: funtzionarioa. Jardunean. Antzinatasuna: 2008ko maiatzaren 30etik.

3.2.–Koba Valencia Caldevilla. Maila: A. Gradua: 3. Administrazio-egoera: administrazio-kontratuduna. Jardunean. Antzinatasuna: 1991ko azaroaren 19tik, aldizka.

3.3.–Javier Díaz Fernández. Maila: A. Administrazio-egoera: bitarteko lan-kontratuduna administrazio lanetarako. Antzinatasuna: 2008ko apirilaren 21etik.

3.4.–Ana Rey Eguíluz. Maila: D. Administrazio-egoera: bitarteko lan-kontratuduna liburutegiko eta animazio soziokulturaleko lanetarako. Antzinatasuna: 2008ko ekainaren 23tik.

3.5.–Musika irakasleak:

3.5.1.–Javier Martínez Giralda. Maila: B. Administrazio-egoera: administrazio-kontratuduna. Espezialitatea: saxofoia. Antzinatasuna: 2020ko irailaren 18tik.

3.5.2.–Isaac Irimia Roa. Maila: B. Administrazio-egoera: administrazio-kontratuduna. Espezialitatea: perkusioa. Antzinatasuna: 2020ko irailaren 18tik.

3.5.3.–Patxi Gil Jiménez. Maila: B. Administrazio-egoera: administrazio-kontratuduna. Espezialitatea: gitarra. Antzinatasuna: 2020ko irailaren 18tik.

3.5.4.–Estibaliz Castellano Quintana. Maila: B. Administrazio-egoera: administrazio-kontratuduna. Espezialitatea: kantua. Antzinatasuna: 2020ko irailaren 18tik.

Arroitzen, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2302802