45. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L4B lokalaren (etxabea) salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (18. azpieremuko 16. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea L4B lokala (etxabea), Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (18. azpieremuko 16. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 39.195,00 euro.

Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), 2023ko martxoaren 31ko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2302690