2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
L4D lokalaren (etxabea) salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian
(18. azpieremuko 17. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea L4D lokala (etxabea), Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (18. azpieremuko 17. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan
Hasierako prezioa: 22.828,00 euro.
Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), 2023ko martxoaren 31ko 14:00ak baino lehen.
Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2302689