45. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostua (C maila), txanda murriztuan, udal langileen artean, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak, 2023ko otsailaren 10eko 110 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Rafael Ferri Agorriz izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2023ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2302817