45. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

37/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kideak berritzen dituena.

Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua sortu eta arautu zen. Kide anitzeko organo hori kontsulta eta aholkularitza organoa da. Zehazki, azterketa, eztabaida, partaidetza eta aholkularitza foro bat da, foru zuzenbide zibila mantendu, eguneratu eta hedatzeko, eta hura mantendu, aldatu eta garatzeko proiektuetan herritarren eta instituzioen partaidetza sustatzeko.

Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikita dago Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, zeinak emanen baitizkio modu egokian jarduteko behar dituen bitarteko materialak eta giza baliabideak.

Ulertu behar da aipamen horiek, gaur egun, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari buruzkoak direla, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu egitura ezartzen duenak, 2. artikuluan xedatutakoarekin bat, bai eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 8. artikuluan xedatutakoarekin bat ere, ezartzen baitu Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak beteko dituela foru zuzenbide zibilaren eta Nafarroako zuzenbidearen sustapenaren arloko eskumenak oro har.

Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eta kontuan hartuta gaia dela-eta hura atxikia duen departamentuaren egitura organiko berria, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluak kide hauek izanen ditu:

a) Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria. Kontseiluko burua izanen da.

b) Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia. Kontseiluko buruordea izanen da.

c) Justiziako zuzendari nagusia.

d) Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria, idazkari lanak beteko dituena.

e) Kontseiluko buruak Nafarroako foru zuzenbide zibilarekin lotutako entzute handiko legelarien artetik aukeratuko ditu zenbait kide; sei, gehienez ere.

f) Kontseiluko buruak hamar kide izendatuko ditu, honako hauen arabera:

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari bat eta Nafarroako Unibertsitateko beste bat, bakoitzari dagokion gobernu organoaren proposamenaren bidez, Zuzenbide Zibileko irakasleen artetik.

–Nafarroako Justizia Administrazioko bi kide, foru zuzenbide zibilarekin lotutako eginkizunak dituztenak, eta Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak izendatuak.

–Nafarroako Foru Komunitateko abokatuen elkargoetako bi ordezkari, foru zuzenbide zibilean adituak, eta beraien kideen artetik aukeratuak, gobernu organoen bidez.

–Nafarroako Kontseiluko kide bat, instituzio horretako osoko bilkurak proposatua.

–Nafarroako Notarioen Elkargoko ordezkari bat eta Nafarroako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoko beste ordezkari bat, beraien kontseiluek edo gobernu batzarrek kideen artetik aukeratuak.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridiko bat.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren uztailaren 12ko 142/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kideak izendatu ziren. Haien agintaldia bost urtekoa da, berritzeko aukerarekin. Maiatzaren 8ko 67/2017 Foru Aginduaren bidez kideetako bat ordeztu zen.

Egun, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kide guztien agintaldia bukaturik, bidezkoa da kide berriak izendatzea, kontseilu horrek bete ditzan esleitu zitzaizkion eginkizunak, horiek betetzeko sortu eta arautu baitzen.

Hori dela eta, otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan aipatutako organismo eta instituzioei eskatu zaie foru dekretu horren arabera dagozkien pertsonak hauta ditzatela, ondoren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak kide berri izenda ditzan. Hautapena egina dute honez gero.

Ikusirik Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendariaren txostena, eta hura baliatuz, baita Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua sortu eta arautzen duen otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak ere,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Miguel Ángel Abárzuza Gil jauna, Javier Boneta Lapitz jauna, Alicia Chicharro Lázaro andrea, María Belén Cilveti Gubía andrea, María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea, Esther Erice Martínez andrea, Francisco Javier Fernández Urzainqui jauna, María Concepción Fernández Urzainqui andrea, María Teresa Hualde Manso andrea, José Luis Iriarte Ángel jauna, Roldán Jimeno Aranguren jauna, Javier Nanclares Valle jauna, Matías Ruiz Echeverría jauna, Elsa Sabater Bayle andrea, Isabel Urzainqui Zozaya andrea eta Juan María Zuza Lanz jauna, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Honako hauek hautatu eta izendatzea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kide Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilarekin lotutako arloetan entzute handia duten legelariak izateagatik:

–Alicia Chicharro Lázaro andrea.

–Esther Erice Martínez andrea.

–José Luis Iriarte Ángel jauna.

–Roldán Jimeno Aranguren jauna.

–Elsa Sabater Bayle andrea.

–Ana Clara Villanueva Latorre andrea.

3. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kide:

–María Teresa Hualde Manso andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatuta.

–Javier Nanclares Valle jauna, Nafarroako Unibertsitateak proposatuta.

–José Francisco Cobo Sáenz jauna, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak proposatuta.

–Daniel Rodríguez Antúnez jauna, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak proposatuta.

–Bernardo Lacarra Albizu jauna, Nafarroako abokatuen elkargoek proposatuta.

–Javier Urrutia Sagardia jauna, Nafarroako abokatuen elkargoek proposatuta.

–María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea, Nafarroako Kontseiluak proposatuta.

–Lorenzo Doval de Mateo jauna, Nafarroako Notarioen Elkargoak proposatuta.

–Juan Luis Gimeno Gómez-Lafuente jauna, Nafarroako Erregistratzaileen Elkargoak proposatuta.

4. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridikoa izateagatik:

–María Belén Cilveti Gubía andrea.

5. Izendatutako kideek 5 urtez beteko dute beren agintaldia, izendapenetik hasita, eta berriz hautatzen ahalko dira hurrengo aldietarako.

6. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzura eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira.

7. Foru agindu hau jakinaraztea interesdun guztiei.

8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 17an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2302789