1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 12ko 147E/2022 Foru Aginduaren aurka jarritako 23/2023 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 186/2021 Ebazpenaren kontra jarritakoa; ebazpen horren bidez onetsi eta argitaratu zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduran eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrenda osagarria, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoa (hautapen prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreak Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 12ko 147E/2022 Foru Aginduaren aurka aurkeztutako 23/2023 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea. Foru agindu horren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 186/2021 Ebazpenaren kontra jarritakoa; ebazpen horren bidez onetsi eta argitaratu zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduran eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrenda osagarria, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoa (hautapen prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, espezialitate honetan interesdun diren guztiak epatzen dira: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Ingelesa (gaztelaniaz).
Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2023ko otsailaren 17an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2302822