42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko buruaren 2. Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.zonamedianavarra.es.

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Horiek horrela, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.zonamedianavarra.es. Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitatea da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ebazpen hau Mankomunitateko alor guztiei jakinaraztea, eta Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Bosgarrena.–Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2302489