42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2023. urterako.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, eta jendaurrean egoteko epean alegazio bat aurkeztu zen. Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2023ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, alegazio hori ezetsi zuen, eta behin betiko onetsi zen aipatutako ordenantzaren aldaketa.

Testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari, salbu uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), halakoetan aurkeztuko baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Garesen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAREN ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO ETA MERKATARITZAKO HONDAKINAK BILTZEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTUTAKO GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezartzen da babes harturik Nafarroako toki-erakundeen ahalmenak, hain zuzen ere toki-erakundeei aplikatzekoa zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenak, eta haiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea da tasak ezartzea, etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10.1.c) artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak emateko edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio-eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte guztietan aplikatuko da, baldin eta hondakinen zerbitzua baliatzen badute, horretarako eskumena espresuki lagata.

Halaber, hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barnean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak dakar zerga-egitatea. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan eta/edo erabiltzea, hondakinok, Etxeko eta merkataritzako zabor eta hondakinen bilketari eta tratamenduari buruzko Legeari jarraikiz, egoera eta jarduera hauen ondorioz sortzen direnean:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritza.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

i) Kutxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa eta, beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsu batzuk ere sartzen dira, gisa berekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

Bilketa zerbitzu berezia, ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpo.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta, edozein titulu dela bide, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu edo erabiltzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egiten edo horien eskura jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zergadunaren ordezko subjektu pasiboak izanen dira jabe gisa agertzen direnak udal bakoitzeko katastro erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean. Subjektu pasiboek kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

2. Borondatezko zerbitzuaren kasuan, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak izanen dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

–1.a) zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen katastroko higiezin-unitatea.

–1-b), 1-c), 1-d), 1-e), 1-f) eta 1-g) zerga-egitateetarako: establezimendu unitatea, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta duena edo, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada, martxan dabilena. Establezimendu unitatea badagoela iritziko zaio katastroko unitatea dagoenean.

–1-h) zerga-egitaterako: edukiontzien kopurua, haien edukiera, joan-etorria eta bilketaren maiztasuna.

–1-i) zerga-egitaterako: erabilitako denbora eta langileak, eta joan-etorrian egindako kilometroak.

4.2 artikuluko zerga-egitaterako: jaieguneko finkoa, erabilitako denbora eta joan-etorria.

Interesdunek aurretiaz halakorik eskatzen badute, biltzeko zerbitzu bereziak jartzen ahalko ditu Mankomunitateak ohiz kanpoko hondakinak sortzen dituzten lekuetan (etxebizitza multzoetan, industrietan, etab.). Horrelakoetan, banakako tasa irizpide objektiboen arabera kalkulatuko da (hondakinen bolumena eta mota, esleitutako edukiontzien kopurua, bilketaren maiztasuna, etab.).

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tarifa bakoitzaren zerga-oinarriari aplikatzekoak zaizkion tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Tasa bakoitzari dagokion tributu-kuota kalkulatuko da erabilera bakoitzerako zehaztutako kuota aplikatuta, zerga-oinarriaren arabera.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, lege horiek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Sortzapena

10. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak), fakturazioaren banaketa hiruhileko naturalen araberakoa izanik, sortuko dira halako hiruhileko bakoitzeko lehen egunean, erabiltzaile guztientzat.

2. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua ematen denean edo ematen denetik sortuko dira.

X. KAPITULUA

Ordainarazpena

11. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak honako arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1 artikuluan xedaturiko tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak), hiruhilekoz hiruhileko ordainaraziko dira.

2. Borondatezko zerbitzuak emateko tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira.

XI. KAPITULUA

Diru-bilketa

12. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan xedatuari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabeko" gisa hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasek (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) sortzen dituzten tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira ordaindu behar diren hiruhileko naturaleko lehen hilabetearen lehen egunean. Egun horretatik aurrera, 30 egun natural izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

3. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

13. artikulua. Aurreko artikuluan xedatuari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

d) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun naturaleko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

e) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

f) %20koa, aurrekoak ordaintzeko inguruabarrak gertatzen ez direnean. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, salbu Mankomunitateak baimena ematen badu haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

14. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboen kasuan, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboen kasuetan edo, helbideratuta izan arren, edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu zaizkien kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota hark kobratzeko gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko arau eta erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Izarbeibarko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatea arduratuko da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzeaz, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Ordenantza hau 2023ko apirilaren 1ean jarriko da indarrean.

ERANSKINA

Hiruhilekoko tarifak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105.2 artikuluarekin bat, zerbitzu bat edo jarduera bat egiteagatik kobratzen diren tasak ez dira izanen, osotara, kasuko zerbitzu edo jardueraren kostu benetakoa edo ustezkoa baino gehiagokoak, edo, halakorik ezean, hartutako prestazioaren balioa baino gehiagokoak.

HONDAKINAK BILTZEKO TARIFAK

HIRUHILEKOKO TASA,
2023. URTEA

1.–Etxebizitzak eta antzekoak

27,18

2.–Profesionala

41,56

3.–Merkataritza erabilera I

62,76

4.–Merkataritza erabilera II

70,84

5.–Merkataritza erabilera III

101,33

6.–Merkataritza erabilera IV

135,09

7.–Merkataritza erabilera V

171,33

1.–Etxebizitzen eta antzekoen tarifa:

–Hauek hartzen ditu barnean:

  • Etxebizitzak
  • Lagunarteko elkarteak. Orobat, barnean hartzen ditu 40 pertsonatik beherako elkarte gastronomikoak. Hauek hartzen ditu barnean:
  • Udal eraikinak: udaletxeak, kontzeju-etxeak, bulego publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta udalen kirol instalazioak eta ostalaritza zerbitzurik gabeko udal igerilekuak.
  • Kultu-eraikinak: elizak, parrokiak, meskitak edo gurtzarako eraikin oro, erlijioa dena delakoa izanik. Hirigunetik kanpo diren eraikinetarako (baselizak eta abar) erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dira, eta taula orokorrari jarraikiz aplikatuko da tarifa.

2.–Profesionalen tarifa.

Honako hauek biltzen ditu: gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak eta erregistroak, banketxeak, profesional autonomoen lokalak (lokal horietan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada), bitxi-dendak, erloju-dendak, tanatorioak, beilatokiak, bideoklubak eta ostalaritzako jarduerarik ez duten igerilekuak.

3.–Merkataritzako tarifa, I.

Hauek hartzen ditu barnean: opari-dendak, estankoak, litxarreria-dendak, elektrizitate-dendak, edarien biltegiak. Farmaziak eta joko aretoak, fisioterapeutak, albaitariak, ezti-dendak, loradendak, gimnasioak, tapizeriak, etxetresna elektrikoen dendak. Tarifa honen barnean sartzen dira beren produktua astean behin soilik saltzen duten jarduerak, hala nola olio-errotak, ardotegiak eta abar.

Honako hauek ere sartzen dira: kirol instalazioak eta igerilekuak, aldian behingo edo aldi baterako ostalaritza zerbitzua dutenak, irabazi-asmorik gabeko boluntarioek kudeatua, eta landetxeak eta aterpetxeak, bai eta sukalde zerbitzurik gabeko hotelak edo hostalak ere.

4.–Merkataritzako tarifa, II.

Hauek hartzen ditu barnean: zapata-dendak, arropa-dendak, drogeriak, burdindegiak, ordezko piezen dendak, mertzeriak, inprimategiak, kirol-dendak, altzari-dendak eta ile-apaindegiak. Liburutegiak, apaindegiak, estetizistak, brikolaje-dendak. Akademiak eta osasun-zentroak; horien barruan sartzen dira klinikak, anbulatorioak, zentro medikoak, kontsulta mediko partikularrak eta eguneko zentroak.

5.–Merkataritzako tarifa, III.

Hauek hartzen ditu barnean: lantegiak oro har, zurgindegiak, iturgindegiak, aroztegiak, beirategiak, gozotegiak, okindegiak, txatartegiak, errementeriak.

Honako hauek ere sartzen dira: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 metro koadro baino gutxiago), eta harategiak.

6.–Merkataritzako tarifa, IV.

–Hauek hartzen ditu barnean:

  • Supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 metro koadrotik gora), eta aurreko atalekin lotutako beste jarduera oro, baldin eta azalera 150 metro koadrotik gorakoa bada. Arrandegiak, barazki-dendak.
  • Tabernak, kafetegiak, bingoak, kasinoak, ostatuak, ostatu-etxeak, kirol elkarteak, ostalaritza zerbitzua duten igerilekuak eta 40 kidetik gorako elkarte gastronomikoak.
  • Haurtzaindegiak eta udal edo eskualde mailako eskolak eta ikastetxeak.

7.–Merkataritzako tarifa, V.

–Hauek hartzen ditu barnean:

  • Jatetxeak, 6 mahaitik gorako taberna-jatetxeak, sukalde zerbitzua duten hotelak eta hostalak, eta diskotekak.
  • Zahar-etxeak, komentuak, kuartelak eta egoitzak.

8.–Edukiontzien erabilera esklusiboaren tarifak.

Ezin izanen da eskatu herrian dagoena baino maiztasun handiagorik. Edukiontziak denbora tarte labur baterako eskatzea: ordaindu beharreko zenbatekoa ateratzeko, formula hau erabiliko da:

Zenbatekoa = P + K + H

P = erabilera esklusiboko 800-1.000 litroko edukiontzien taulan ezarritako prezioa.

K = 1,2 euro/km.

H = edukiontziak eramaten eta biltzen erabilitako batez besteko denboraren kostua: 60 euro

Erabilera esklusiboko edukiontziak denbora luze batean erabiltzeko eskatzen denean, aplikatu beharreko zenbatekoa izanen da landa eremuko edo hiriguneko tauletan ezarritakoa, kasuan kasukoa aintzat harturik, eta betiere eskatutako bilketa kopuruaren nahiz edukiontzi kopuruaren araberakoa, bai eta edukiontzien tamainaren araberakoa ere.

Hondakin-sorreran gorabeherak daudela frogatzen denean, eta Mankomunitateko teknikariek hala onartzen baldin badute, tarifa ezberdinak ezartzen ahalko dira hiruhileko bakoitzerako, urte-sasoi bateko eta besteko hondakin-sorrera kontuan hartuz.

Edukiontzien erabilera esklusiboa izateko eskaerei aplikatu beharreko tarifak

800-1000 LITRO -
HIRIGUNEKO ERABILERA ESKLUSIBOA

800-1000 LITRO -
LANDA EREMUKO ERABILERA ESKLUSIBOA

BILKETAREN MAIZTASUNA

1 edukiontzi

2 edukiontzi

BILKETAREN MAIZTASUNA

1 edukiontzi

2 edukiontzi

Hamabostean behin (1)

578,97

771,96

Hamabostean behin (1)

679,32

895,48

Hilean behin (1)

289,49

385,99

Hilean behin (1)

339,67

447,73

Astean behin (1)

1.002,56

1.336,73

Astean behin (1)

1.176,32

1.550,61

Astean bitan (2)

1.336,73

1.670,92

Astean bitan (2)

1.550,61

1.924,90

Astean hirutan (3)

1.670,92

2.005,10

Astean hirutan (3)

1.924,90

2.299,19

Astean lautan (4)

2.005,10

2.339,29

Astean lautan (4)

2.299,19

2.673,47

Astean bostetan (5)

2.339,29

2.673,47

Astean bostetan (5)

2.673,47

3.047,75

Astean seitan (6)

2.673,47

3.007,66

Astean seitan (6)

3.047,75

3.422,03

240 LITRO -
HIRIGUNEKO ERABILERA ESKLUSIBOA

240 LITRO -
LANDA EREMUKO ERABILERA ESKLUSIBOA

BILKETAREN MAIZTASUNA

1 edukiontzi

2 edukiontzi

BILKETAREN MAIZTASUNA

1 edukiontzi

2 edukiontzi

Hamabostean behin (1)

270,19

347,39

Hamabostean behin (1)

347,39

436,16

Hilean behin (1)

135,10

173,69

Hilean behin (1)

173,69

218,08

Astean behin (1)

467,86

601,54

Astean behin (1)

601,54

735,21

Astean bitan (2)

601,54

735,21

Astean bitan (2)

735,21

868,88

Astean hirutan (3)

735,21

868,88

Astean hirutan (3)

868,88

1.002,56

Astean lautan (4)

868,88

1.002,56

Astean lautan (4)

1.002,56

1.136,23

Astean bostetan (5)

1.002,56

1.136,23

Astean bostetan (5)

1.136,23

1.269,90

Astean seitan (6)

1.136,23

1.269,90

Astean seitan (6)

1.269,90

1.403,58

120 LITRO -
HIRIGUNEKO ERABILERA ESKLUSIBOA

120 LITRO -
LANDA EREMUKO ERABILERA ESKLUSIBOA

BILKETAREN MAIZTASUNA

1 edukiontzi

2 edukiontzi

BILKETAREN MAIZTASUNA

1 edukiontzi

2 edukiontzi

Hamabostean behin (1)

135,10

173,69

Hamabostean behin (1)

173,69

218,08

Hilean behin (1)

67,55

86,85

Hilean behin (1)

86,85

109,04

Astean behin (1)

233,93

300,77

Astean behin (1)

300,77

367,61

Astean bitan (2)

300,77

367,61

Astean bitan (2)

367,61

434,44

Astean hirutan (3)

367,61

434,44

Astean hirutan (3)

434,44

501,28

Astean lautan (4)

434,44

501,28

Astean lautan (4)

501,28

568,12

Astean bostetan (5)

501,28

568,12

Astean bostetan (5)

568,12

634,95

Astean seitan (6)

568,12

634,95

Astean seitan (6)

634,95

701,79

Zenbatekoak urteko aldiari dagozkio (52 aste).

Aplikatuko den gutxieneko tarifa aste batekoa izanen da.

2 edukiontzi baino gehiago eskatzen direnean, horietako bakoitzagatik hau gehituko da: bi edukiontziren zenbatekoa ken aurreko taulan batengatik ezarritakoa.

Erabilera esklusiboko edukiontziei dagokienez, paper eta kartoirako 3.000 litroko edukiontziak kontatuko dira beste frakzio batzuk biltzeko (materia organikoa, gainerakoen frakzioa edo ontziak) 800-1.000 litrokoak balira bezala.

Inausketa-hondarrak biltzeko edukiontzi esklusiboa eskatu nahi duten udal guztiek 80 euro ordaindu beharko dituzte edukiontzia biltzeagatik. Inausketa biltzeko bestelako karga-lanak egin behar badira edo hondakin hori manipulatu behar bada material desegokiak dituelako (eskatu ez direnak), baimendutako kudeatzaileak zuzenean jasanaraziko die udalei zerbitzu horren kostua, bai eta inausketa gisa kudeatu ezin den hondakinaren kudeaketa ere (materialen nahasketagatik).

Mankomunitateak ez du inolaz ere bere gain hartuko biltzea tamaina handiko hondakinak, obra txikiko hondakinak eta abar, baldin eta horretarako baimendutako guneetan uzten ez badira: Larragako garbigunea eta Garesko garbigunea.

9.–Festetako zabor bilketa bereziaren tarifak.

9.1. Kilometro-ordaina: 1,2 euro/km.

9.2. Prezioa jaieguneko irteeragatik: 90 euro.

9.3. Prezioa lanordu bakoitzeko:

–Bilketa berezia, egun baliodunean: 105 euro orduko

–Bilketa berezia, jaiegunean: 132 euro orduko

10.–Mankomunitateari baxera berrerabilgarria eskatzea.

Izarbeibarko Mankomunitateak badu baxera berrerabilgarria mailegatzeko zerbitzua, hura eskatzen duten erakunde, kolektibo, elkarte eta abar guztientzat.

Izarbeibarko Mankomunitateak, hala gertatzen baldin bada, 0,70 euro kobratuko du falta den edo hausten den edalontzi bakoitzeko, eta 2 euro itzultzen ez den pitxer edo plater bakoitzeko. Horrez gain, erakunde kontratatzaileak fidantza bat jarri beharko du, 0,50 euro mahaikide bakoitzeko, adierazten zaion kontu zenbakian; fidantza hori atzera emanen zaio, baldin baxera osorik eta ongi itzultzen badu.

11.–Deskontua etxeko konpostatzea erabiltzeagatik.

Ohiko etxebizitza hirigunean duten abonatuek %10 gutxiago ordainduko dute urteko tasa, parte hartzen ari baldin badira Izarbeibarko Mankomunitateak etxeko konpostatzea egiteko sustatutako kanpainetan, edo konpostatzea egiten badute Mankomunitateak ezarritako jarraibideen arabera. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusi, eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo konpostatzea Mankomunitatearen jarraibideetatik kanpo egiten bada.

Hobari horretarako eskubidea sortzeko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboen aldez aurreko eskaera, eta abonatu bakoitzari deskontu bakarra aplikatuko zaio, Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten herrietan baldin badago haren etxebizitza.

12.–Deskontua establezimenduetako bilketa pertsonalizatuko kanpainari atxikitzeagatik.

Zerrenda honetan sartuta dauden establezimendu guztien hiruhilekoko tasa %8 murriztuko da, baldin eta atxikitzen bazaizkie Mankomunitateak gaikako bilketa pertsonalizaturako ezarritako jarraibideei. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusiko dute, eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo Mankomunitatearen jarraibideetatik kanpo jarduten bada. Establezimendu mota hauek barne hartzen ditu:

Supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 metro koadrotik gorakoak), eta aurreko atalekin lotutako beste jarduera oro, baldin eta azalera 150 koadrotik gorakoa bada. Arrandegiak, barazki-dendak.

–Supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 metro koadro baino gutxiago), eta harategiak.

–Jatetxeak, 6 mahai baino gehiago dituzten taberna eta jatetxeak, hotelak, ostatuak eta diskotekak.

Hobari horretarako eskubidea sortzeko, subjektu pasiboak aldez aurretik eskaera egin beharko du, eta tasa sortzen den bakoitzean aplikatuko da hiru hilean behin, Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten herrietan baldin badago establezimendua.

13.–Kuota berezia, premia ekonomiko larria duten zerbitzuaren erabiltzaileentzat.

Ordenantza honetan arautzen diren hiri-hondakin solidoen bilketako zerbitzuak direla-eta aplikatu beharreko prezioei dagokienez, kuota osoa honako hau izanen da, etxeko tarifetan: aplikatzekoa den tasa orokorrari %10 aplikatuta lortzen den zenbatekoa, baldin eta ordaintzera behartua dagoenak honako agiri hauetako bat aurkezten badu:

–Nafarroako Gobernuak emandako ebazpenaren kopia, agertzen duena Errenta Bermatua jasotzen duela.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako txostena, frogatzen dutena zaurgarritasun sozial eta/edo ekonomikoko egoeran dagoela.

Betiere, tarifa honen onuraduna izanen da 5.1 artikuluak dioenaren arabera "subjektu pasibotzat" hartzen dena edo, bestela, haren ezkontidea edo antzeko bizikidetza-harremana duen pertsona, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. (Erroldatze ziurtagiriaren bidez frogatuko da).

Tarifa hau onartuko da Errenta Bermatua jasotzen den bitartean, edo hiruhilekoko 4 ordainagiritarako, baldin Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txostena aurkeztu bada. Izarbeibarko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du ea oraindik ere betetzen diren tarifa hau eskuratzeko eskatzen diren baldintzak; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie jadanik baldintzak betetzen ez dituzten onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

XEDAPEN KOMUNAK TARIFA GUZTIETARAKO

Izarbeibarko Mankomunitateko zerbitzu teknikoek txostena egin ondoren hondakin-ekoizpen handitzat hartzen diren jarduera guztietan, bai eta denboraldi batean hondakin kantitate handia sortzen dutenetan ere (mahats-bilketa, piperra, eta abar), jarduera horiek beren hondakinak kudeatzeko norberak erabiltzeko edukiontziak erosi beharko dituzte behar den denboraz.

Hondakinak sortzen dituen unitatea tarifa multzo batean baino gehiagotan sartzen bada, tarifa bakarra aplikatuko zaio kasu guztietan; aplikatzen ahal zaizkionen artean handiena, hain zuzen.

Etxebizitza batean hondakinak sortzen dituen beste unitate bat dagoenean, aurreko apartatuko tarifa kobratuko zaio, etxebizitzen eta antzekoen tarifarekin batera.

Halako udalerri batean, eraikin berean biltzen baldin badira udaletxea, liburutegia, bake epaitegia eta kultur etxea, tarifa bakarra aplikatuko da (etxebizitzak eta antzekoak), eta tarifa bakarretik kanpo geldituko dira eraikin berean dauden gainerako zerbitzuak.

Izarbeibarko Mankomunitatearen teknikariek lehenbiziko azterketa egin ondoren, tarifak, erabilera eta subjektu pasiboak aldatzen ahalko dira, egiaztatzen baldin bada egiazko egoerarekin bat ez datozela.

Hondakin bereziak sortzen dituzten unitateak (arrandegiak eta antzekoak), behartuta egonen dira beren lokaletan edukiontziak onartzera. Halaber, hondakinak sortzen dituen unitateari baimena ematen ahal zaio edukiontziak hirigunetik kanpo jartzeko, dagokion udalak zehaztutako tokian.

Izarbeibarko Mankomunitatearen zerbitzu teknikoen iritziz ageriko jarduerarik ez duten merkataritza, industria eta abarreko jarduerek, etxebizitzen eta antzekoen tarifari dagokiona ordainduko dute.

Subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan zalantzarik bada, Mankomunitateak erabakiko du, azken buruan, aplikatuko den tarifa.

Iragarkiaren kodea: L2301574