42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena emateko eta izapidetzeko agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal hau aldatzea, 2023rako: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena emateko eta izapidetzeko agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, eta jendaurrean egoteko epean alegazio bat aurkeztu zen. Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2023ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, alegazio hori ezetsi zuen, eta behin betiko onetsi zen aipatutako ordenantzaren aldaketa.

Testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari, salbu uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), halakoetan aurkeztuko baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Garesen, 2022ko urtarrilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ALDAKETA, HONAKO HONETAN: ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA EMATEKO ETA IZAPIDETZEKO AGIRIAK, ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK, ZIURTAGIRIAK, KOPIAK ETA BESTE EUSKARRI BATZUK, INTERESDUNEK ESKATURIK

Oinarria

1. artikulua.

Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua.

Honako hau izanen da ordainarazpen honen xedea: Izarbeibarko Mankomunitateak ematen dituen agiriei buruzko jarduera administratiboa, edo Izarbeibarko Mankomunitatearen ardurapeko agiriei buruzko jarduera administratiboa, alderdi batek eskaturik:

1. Kopia eginbidetuak eta ziurtagiriak.

2. Agiriak konpultsatzea.

3. Fotokopiak.

4. Dokumentuen digitalizazioa.

5. Ur-hornidurako kontratuen titulartasuna aldatzeko administrazio-izapideak.

Sortzapena

3. artikulua.

Agiria egiteko edo izapidetzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira ordenantza honetan ezarritako tasak, eta agiri hori ez da emanen edo izapidetuko baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta ordainketa agiri bidez frogatu ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua.

Ordaintzera beharturik daude tasaren xedeko agiriak egitea nahiz izapidetzea eskatzen dutenek, baita administrazio-izapidea eskatzen dutenek ere.

Tarifak

5. artikulua.

Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak Izarbeibarko Mankomunitateko diru-kutxan sartuko dira. Kutxa hori Garesko Mendigorria errepideko 4. zenbakian dago.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek 2023ko apirilaren 1ean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

ZENBATEKOA EUROTAN

KOPIA EGINBIDETUAK ETA ZIURTAGIRIAK

Kopia eginbidetua, espediente administratiboetan jasotako agiriena

0,50 euro/orrialdea

Kopia eginbidetua, Mankomunitatearen base informatikoetan bildutako datuena

0,50 euro/orrialdea

Mankomunitatearen base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak, edo espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirienak

1,50 euro agiri bakoitzeko

AGIRIEN KONPULTSA

Konpultsa bakoitza

0,40 euro/orrialdea

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona berak aurkezten dituen agiriak oro. Fotokopiei gehituko zaie, baldin eskatzen badira

AGIRIEN FOTOKOPIAK, PARTIKULARREK ESKATUTAKOAK

Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko:

DIN A3, zuri-beltzean

0,15

DIN A3, koloretan

0,25

DIN A4, zuri-beltzean

0,10

DIN A4, koloretan

0,20

DOKUMENTUEN DIGITALIZAZIOA

Digitalizazioa: A4 eta A3, automatikoa

0,20 euro/orrialdea

Digitalizazioa: A4 eta A3, eskuz

0,40 euro/orrialdea

UR-HORNIDURAREN TITULARTASUNA ALDATZEKO ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK

Egin beharreko lan administratiboak, ur-horniduraren titulartasuna aldatzeagatik, Uren Erregelamenduan aurreikusitako zergatiengatik (salbu titulua doan eskualdatzea, jabekidetasuna desegitea, edo irabazpidezko sozietatea desegitea)

15,00

Egin beharreko lan administratiboak, kontsumo metatuaren fakturazioa aldatzeko, abonatuak behar beste datu ez emateagatik

12,00

Iragarkiaren kodea: L2301563