42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

2023rako zerga-tasak

Zuñigako Udalak, 2022ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, karga-tasak onetsi zituen 2023. urterako. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2023ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da 2023ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

a) Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,40 izanen da.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari 1 indizea aplikatzea.

c) Eraikuntza, obra eta zerbitzuen gaineko zerga (EIOZ):

–%4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.

–%3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra badira.

–%5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, nekazaritzako eta industriako jarduerak ezartzeko obretarako.

d) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 178. artikuluetan ezarritako gutxieneko tasak aplikatuko dira (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

e) Zirkulazioaren gaineko zergaren tarifak aplikatzea.

f) Tasak:

–Bide berdean zirkulatzeko txartela ematea: 5 euro/txartel.

–Ureztatzeko ura: 0,10 euro/metro kubiko.

–Ureztatzeko uraren urteko kanona: 15 euro/kontagailu.

–Tabernaren ondoko udal aretoa erabiltzeko abonua: 15 euro urtean.

–Soinu ekipoa mailegatzeko fidantza: 150 euro.

Hirugarrena.–Erabaki honetan ezarririko zergak eta tasak aplikatuko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Zuñigan, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2302728