42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordainarazpenei buruzko 4. ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea ordenantza honetako 21. artikuluaren g) apartatuan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa ibilgailuak gelditzeko lekurako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko.

Jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori.

Tuteran, 2023ko otsailaren 13an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2302618