42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa frontoiaren barne-araudian. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko abenduaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren frontoiaren barne-araudian, zehazki, 9., 10., 11. eta 16. artikuluetan. Aldaketa erreserbak egiteko sistemari eta arau-hausteen erregulazioari dagokie.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, dagokion iragarkia argitaratuta 2022ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27koan, eta Kontzejuko iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnen edukiekin. Epe horretan ez zaio alegaziorik egin espedienteari, eta, beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtzen da. Horregatik guztiagatik, eta aipatutako araudiarekin bat etorriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da aldatu diren artikuluen testua.

Tebasen, 2023ko otsailaren 13an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

9. artikulua. Erabiltzaileei eta erreserbei buruzko arau orokorrak.

9.1. Erabiltzaile mota hauek eta erreserbetako prezio publiko hauek ezartzen dira:

ERABILTZAILEAK

TEBASKO BIZILAGUNAK

BIZILAGUNAK EZ DIRENAK

ERRESERBA, ORDU BAKOITZEKO

0 euro

12 euro

9.2. Erreserbatu eta, hala bada, ordaindu duten lagunek edo taldeek instalazio guztiak erabiltzeko eskubidea izanen dute (kantxa, aldagelak, komunak eta argia, behar izenez gero).

9.3. Ordubeteko erreserbak izanen dira eta ordubetea pasata utzi beharko da kantxa, hurrengo erabiltzaileak hura erabili ahal izateko.

9.4. Eskaera kopurua dela edo inguruabar jakinak direla, Kontzejuak erabakiko du jarraian erreserbatu ahalko den ordubete baino gehiago.

9.5. Erreserba Kontzejuaren web-orriaren eta/edo aplikazioaren bidez egiten ahalko da, gehienez ere 8 egun natural lehenago, eta 2 erreserba aktibo erabiltzaile bakoitzeko.

9.6. Aldez aurretiko erreserba egin ez duen bizilagun bat kantxa erabiltzen ari bada, eta erreserba egina duen bizilagun ala bizilagun ez den bat heltzen bada, hark segituan atera beharko du kantxatik, erreserba egin duten erabiltzaileek erabili ahal izateko.

10. artikulua. Tebasko bizilagun diren erabiltzaileak.

10.1. Tebasko bizilagunek doan erabil dezakete frontoia.

10.2. Erabiltzea eskatuko dute, dagokion erreserba eginez Kontzejuak horretarako kontratatzen duen web aplikazioan. Horretarako, alta eman beharko dute erabiltzaile gisa.

10.3. Tebaseko edozein taldek pilotalekua denbora luzez erabiltzeko erreserbatu nahi badu, idatziz eskatu beharko du Tiebaseko Kontzejuan. Erreserba horiek urtero berrikusi eta berrituko dira.

10.3.1. Edozein arrazoi dela eta, erabili behar ez badira erreserbatutako ordubetea eta eguna, bi egun lehenago jakinarazi beharko zaio Kontzejuari. Horrela eginda, erreserba egiteko aukera izanen dute beste lagun batzuek, frontoia egun eta ordubete horietan erabili nahi dutenek.

10.3.2. Epe luzerako erreserbei dagokienez, bitan gertatzen bada frontoia erabili ez izana aurretik esan gabe, gainerako erreserba datetarako eskubidea galduko da, erreserbak berrikusi eta berritu arte.

10.4. Erreserba egiten duen pertsonaren edo bera ordezkatzen duen taldearen datuak eman beharko dituzte. Ondoko datu hauek izanen dira: Izena, abizenak, NANa eta telefonoa.

11. artikulua. Tebasko bizilagun EZ diren erabiltzaileak.

11.1. Erabiltzea eskatuko dute, dagokion erreserba eginez Kontzejuak horretarako kontratatzen duen web aplikazioan.

11.2. Erreserba egin ahal izateko, erabiltzaile gisa alta eman beharko dute lehen aipatutako web aplikazioan.

11.3. Erreserbaren kostua 12 euro izanen da.

11.4. Debekatuta dago instalazioak erabiltzea aldez aurretik erreserba egin gabe, bai eta bankuko ordainketarik gabe ere.

16. artikulua. Falta arinak, astunak edo oso astunak egiten badira, zehapena ezarriko da.

16.1. Honako hauek dira falta arinak:

–Instalazioko erabiltzaileei eragozpenak sortzea.

–Frontoiaren barnean erretzea.

–Frontoiaren barnean jatea.

–Ez betetzea erregelamendu honetan ezarritakoa eta/edo Kontzejuko Batzarraren, kontzejuburuaren edo frontoiko arduradunaren aginduak eta jarraibideak, baldin eta arinak badira.

Falta arinek Kontzejuko langileen ohartarazpena ekarriko dute, edo bestela zehapena, hain zuzen ere frontoia erabiltzeko eskubidea galtzea egun batetik 30era bitarte doan aldian.

16.2. Hauek falta astuntzat joko dira:

–Bi falta arin edo gehiago behin eta berriz egitea.

–Frontoiko altzariak hondatzea edo haustea.

–Areto-futboleko ateak erabiltzea dagokion baimenik gabe.

–Frontoiaren ardura duten langileen jarraibideei kasurik ez egitea behin eta berriz.

–Ez betetzea erregelamendu hau eta Kontzejuko Batzarraren, eta/edo kontzejuburuaren edo frontoiko arduradunaren agindu eta jarraibideak ere, baldin eta astunak badira.

Falta astunek zehapena ekarriko dute, hain zuzen ere frontoia erabiltzeko eskubidea galtzea hilabete batetik 3ra bitarte doan aldian.

16.3. Hauek falta oso astuntzat joko dira:

–Bi falta astun edo gehiago behin eta berriz egitea.

–Altzariak hondatzea edo haustea eta konpontzeko edo ordezteko zenbatekoa ez ordaintzea.

–Instalazioetan, aldageletan, makinetan, etab., zerbait lapurtzeko edo zerbaitez jabetzeko saiakera egitea.

–Tebasko bizilagunak ez diren erabiltzaileen kasuan, instalazioak erabiltzea aldez aurretik erreserba eta ordainketa egin gabe.

–Ez betetzea erregelamendu hau eta Kontzejuko Batzarraren, eta/edo kontzejuburuaren edo frontoiko arduradunaren agindu eta jarraibideak ere, baldin eta oso astunak badira.

Falta oso astunek zehapena ekarriko dute, hain zuzen ere frontoia erabiltzeko eskubidea galtzea 3 hilabetetik gorako aldian. Are gehiago, gerta liteke behin betiko kanporatzea frontoiko instalazioetatik eta horietara sartzea debekatzea.

Iragarkiaren kodea: L2302427