42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentzia ematea.
Koadro elektrikoak biltegiratzeko eta fabrikatzeko nabea

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman den eguna: 2023ko otsailaren 15a. Sustatzailea: Ingeteam Power Technology SA. Jarduera: koadro elektrikoak biltegiratzeko eta fabrikatzeko nabea, Sesmako katastroaren 4. poligonoko 66. lurzatian kokatua (El Juncarillo industrialdea).

Sesman, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2302668