42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Sesmako Udalak ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, aplikatuz abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean (iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita) jendaurrean egonen dela Sesmako udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Sesmako udalerria, bere udal-mugarte guztia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Sesman, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, María Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2302278