42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Turismoko informazio gunea, eta bertako produktuak sustatzeko eta erakusteko denda

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: San Martin Unxeko Udala.

Jarduera: Turismoko informazio gunea, eta bertako produktuak sustatzeko eta erakusteko denda.

Tokia: Santa Maria plaza 2.

San Martin Unxen, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2302350