42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Zerga-tasak, tasa eta prezio publikoak 2023rako

Erromantzatuko Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala, 2023ko ekitaldirako. 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala 2023ko ekitaldirako, eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Erromantzatuan, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

2023KO ZERGA-TASAK ETA TASAK

Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: epigrafeko tarifa %10 igota.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Karga-tasa: %8,00.

Edateko uraren horniduraren eta banaketa zerbitzuaren prezio publikoak

A) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanengatik.

A.1. Etxebizitzetako erabilera: 4,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.2. Finketako aisiarako, ureztaketarako eta apaindurarako erabilera: 6,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.3. Industria edo merkataritza erabilera: 8,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.4. Erabilera konbinatuak: 10,00 euroko kuota hiruhilekoan.

B) Hornidura zerbitzua erabiltzeagatik edo benetan baliatzeagatik:

B.1. Etxebizitzetako erabilera: 0,40 euro/m³.

B.2. Finketako aisiarako, ureztaketarako eta igerilekuetarako erabilerak: 0,50 euro/m³.

B.3. Industriarako nahiz merkataritzarako erabilerak: 0,50 euro/m³.

B.4. Erabilera konbinatuetarako hornidura: 0,50 euro/m³.

C) Igerilekua betetzeagatik. (Kuota finkoa): 40 euro.

D) Hornidurarako hargunea jartzeagatik. (Kuota finkoa, behin bakarrik ordaintzekoa). 150 euro.

Tasak, Usungo aparkalekuan aparkatzeagatik, Arbaiungo arroilera joateko

–Motozikletak: 2 euro/eguna.

–Autoak: 3 euro/eguna.

–Autokarabanak: 5 euro/eguna.

2023KO ZERGA-EGUTEGIA

–Zirkulazioaren gaineko zerga: martxoa.

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa:

  • Lehen seihilekoa: ekaina.
  • Bigarren seihilekoa: azaroa.

–Herri-lurrak eta ondareak: abendua.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urria.

–Uraren tasa:

  • Lehen hiruhilekoa: apirila.
  • Bigarren hiruhilekoa: uztaila.
  • Hirugarren hiruhilekoa: urria.
  • Laugarren hiruhilekoa: urtarrila.

Iragarkiaren kodea: L2302172