42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2022ko abenduaren 9an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren tarifen eranskina 2023rako. Ordenantza hori argitaratu zen 2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Puiun, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

ALDAKETA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Tarifak

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzartutako adjudikazio prezioa: 8,02 euro/otordu (BEZa barne).

Baldin aurretik ezarritakoa ez den beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2023ko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 23,03 euro da. (Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera).

Iragarkiaren kodea: L2302358