42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskala, Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duena. Aldaketaren behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Udalaren gimnasioko instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2022ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, baita iragarki taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Otsagabian, 2023ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN GIMNASIOKO KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

TARIFEN ERANSKINA

Honela finkatu da inskripzio kuota:

1.–14 urtetik 16 urtera bitartekoak, gurasoen, tutoreen edo guraso-ahala dutenen baimenarekin: salbuetsirik.

2.–16 urtetik gora:

–Hilabeteko kuota. 30,00 euro hilean.

–Hiruhilekoko kuota. 65,00 euro hiruhilekoan.

–Seihilekoko kuota. 120,00 euro seihilekoan.

–Urteko kuota. 160,00 euro urtean.

–Asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santuko kuota: 110,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2302625