42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRAFUENTES

Aldaketa, Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Mirafuentesko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan: Mirafuentesko Udalaren udal-mugartean eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantza. Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mirafuentesen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Mikel Izurdiaga Berraondo.

Iragarkiaren kodea: L2302306