42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

2023rako karga-tasak

Marañongo Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak parte hartzaileei oroitarazi die zerga-tasak onetsi beharra, 2023ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan direnak aho batez etorrita, Udalak, osoko bilkuran, honako hau ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,52.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2 udal indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Bigarrena.–Onestea koefizienteak, aplikatzekoak direnak lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean, balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urriaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondotik (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), haren bitartez aldatu baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tasei dagokienez, erabaki da ekitaldi honetan bezala uztea:

–Etxeko zaborren tasa: Kanpezuko Kuadrillak 2023ko ekitaldirako onesten dituenak.

–Ur kontsumoaren tasa: 25 euro.

–Argiteriaren mantentze-lana: 15,03 euro.

–Estolderiaren mantentze-lana: 12,02 euro.

–Udal baskula: 24 euro urtean, erroldatuek. Erroldatu gabe daudenek Udal baskuluaren erabilera arautzen duen ordenantzaren arabera ordainduko dute.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko dokumentuak eta txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkeztutako fakturaren arabera.

–Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako EEZOk aurkezten duen fakturaren arabera.

–Ehorzteko tasa: Marañongo hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza hasieran onesteko erabakia 2016ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean.

Marañonen, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L2302628