42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2023rako karga-tasak eta tasak

Genevillako Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Alkateak parte-hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra dagoela, 2023ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta, Udalak, osoko bilkuran, honako hau

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:

–Lurraren kontribuzioa:

  • Hiri-kontribuzioa: %0,25.
  • Landa-kontribuzioa: %0,54.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 udal indizea.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20koa, alegia.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tasei dagokienez, erabaki da 2022ko tarifa berak uztea.

Genevillan, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2302695