42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuen aparkalekua (autobusak)

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoa, bai eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa ere.

Sustatzailea: Autobuses Cuadra SA.

Jarduera: ibilgailuen aparkalekua (autobusak).

Tokia: katastroko 1. poligonoko 765. lurzatia; posta helbidea: La Facería kalea 1, Cordovilla.

Getze Galarren, 2023ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2302375