42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2023rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Ezporogiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023rako zerga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan. Iragarkia argitaratu zen 2022ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27koan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, xedapen orokor hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarriko diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

–Lurraren kontribuzioa: %0,18.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:

  • %3 < 250.000 euro.
  • %4,5 > 250.000 euro.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren arabera (2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa):

  • Sortzealdia, koefizienteak:
    • 1etik 5 urtera bitarte: %2,2.
    • 10 urte bitarte: %2,1.
    • 15 urte bitarte: %2.
    • 20 urte bitarte: %2.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

Bigarrena.–Uraren tasak:

–Hornidura:

  • Kuota finkoa: 40 euro.
  • Kontsumoagatik:
    • Etxean erabiltzeko: 0,70 euro/m³.
    • Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,18 euro/m³.

–Saneamendua:

  • ezarritako prezioak.

Hirugarrena.–Bere horretan uztea Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak.

Laugarrena.–Erabaki hau iragarki taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ezporogin, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2302608