42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2023rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2023ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.

2023ko ekitaldirako zerga-tasa, tasa, tarifa eta prezio publiko berriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Etxarri Aranatzen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea: Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2302284