42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Enkante publikoa hostozabalen baso-aprobetxamendurako (pagoak)

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hauek saltzeko:

2. zenbakidun lotea, Orrota/Txelai Txoko alderdian. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 20ko 6/2023 Ebazpenaren bidez. Honela osatuta dago lotea:

–821,45 m³ enbor txiki eta 353,33 m³ pago-zur (Fagus sylvatica), 21.200,06 euroan zenbatetsiak (BEZik gabe).

Lotearen guztizko zenbatespena, beraz, 21.200,06 eurokoa da (BEZik gabe).

Proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, gutun-azal itxian aurkeztuko dira Eratsungo Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitartekoren bidez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria aurkeztuko da (hau da, 424 euro), fidantza gisa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan eta haren egoitza elektronikoan.

Eratsunen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2302040