42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa, Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Deikaztelun, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

ALDAKETA, EGUZKI-ENERGIA BILTZEKO INSTALAZIOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

"6. artikulua. Eraikinen gaineko instalazioak.

1. Eguzki-panelak eraikinen estalki inklinatuetan instala daitezke, honako baldintza hauek betez gero:

–Plakak planokideak izanen dira estalkiko isurialdeekiko, eta ez dira 15 cm baino gehiago aterako haietatik, argi-zuloen antzera edo "velux" motako estalkiko leihoen antzera. Oinplanoan jarriz gero, forma erregularreko eremu bat edo gehiago sortu behar dituzte.

–Instalazioaren elementu osagarriak ezin izanen dira agerian gelditu eraikinen estalkian eta fatxadetan, esaterako biltegiak, kontagailuak, inbertsoreak, kaxa elektrikoak, kanalizazioak eta abar.

2. Estalki lauetan edo zabaltzetan jar daitezke, honako baldintza hauekin:

–Karelen atzean ezkutaturik gelditu beharko dute, horien gehieneko garaieraren azpitik. Ez da baimenduko baldin eta karelak gardenak badira –baranda, sareta edo beira motakoak–, eta instalazioa bistan uzten badute, non eta, aldi berean, ez diren proposatzen neurri egokiak hura ikustea galarazteko.

3. Oro har, ezin izanen dira fatxadetan jarri.

4. Argi-zuloen edo "velux" motako leihoen eta eguzki-panelen azalerak, baturik, ezin izanen dute hartu estalkiaren azaleraren %70 baino gehiago.

8. artikulua. Eraikinen gaineko instalazioak.

1. Eguzki-panelak eraikinen estalki inklinatuetan instala daitezke, honako baldintza hauek betez gero:

–Plakak planokideak izanen dira estalkiko isurialdeekiko, eta ez dira 15 cm baino gehiago aterako haietatik, argi-zuloen antzera edo "velux" motako estalkiko leihoen antzera. Oinplanoan jarriz gero, forma erregularreko eremu bat edo gehiago sortu behar dituzte.

–Argi-zuloen edo "velux" motako leihoen eta eguzki-panelen azalerak, baturik, ezin izanen dute hartu estalki inklinatuaren azaleraren %70 baino gehiago.

–Instalazioaren elementu osagarriak ezin izanen dira agerian gelditu eraikinen estalkian eta fatxadetan, esaterako biltegiak, kontagailuak, inbertsoreak, kaxa elektrikoak, kanalizazioak eta abar.

2. Estalki lauetan edo zabaltzetan jar daitezke, honako baldintza hauekin:

–Argi-zuloen edo "velux" motako leihoen eta eguzki-panelen azalerak, baturik, ezin izanen dute hartu estalki lauaren azaleraren %70 baino gehiago.

–Karelen atzean ezkutaturik gelditu beharko dute, horien gehieneko garaieraren azpitik. Ez da baimenduko baldin eta karelak gardenak badira –baranda, sareta edo beira motakoak–, eta instalazioa bistan uzten badute, non eta, aldi berean, ez diren proposatzen neurri egokiak hura ikustea galarazteko.

3. Oro har, ezin izanen dira fatxadetan jarri. C zonan (Eraikuntza isolatua) eta E zonan (Dentsitate baxua) sartutako lurzoruetan, salbuespenez, proposatzen ahal da eraikinetan eguzki-panelak jartzea konfigurazio edo kokapen bereziekin, ongi integraturik eraikin multzoaren arkitekturan. Proposamen horiek, baloratu ondoren, Udaleko Osoko Bilkurak baimendu beharko ditu espresuki.

12. artikulua. Eraikinen gaineko instalazioak.

1. Eguzki-panelak instalatu daitezke eraikinen estalkietan, honako baldintza hauek betez gero:

–Estalki inklinatuen gainean, panelak estalkietako isurialdeekin planokideak izanen dira, eta aldapa eta orientazio bera izanen dute.

–Estalki lauetan edo zabaltzetan, estalkiaren karelek estali beharko dituzte panelak, eta horien gehieneko garaieraren azpitik gelditu beharko dute. Baldintza hori betetzen ez bada, Udalak pantailak egiteko eskatzen ahalko du.

2. Oro har, ezin izanen dira fatxadetan jarri. Salbuespenez, proposatzen ahal da eraikinetan eguzki-panelak jartzea konfigurazio edo kokapen bereziekin, ongi integraturik eraikin multzoaren arkitekturan. Proposamen horiek, baloratu ondoren, Udaleko Osoko Bilkurak baimendu beharko ditu espresuki.

3. Eragin bisualak edo ingurumen eraginak izan daitezkeen kasuetan, Udalak eskatzen ahalko du neurriak har daitezela eragin horiek minimizatzeko, eta, hirigintza araudiak neurri horiek onetsiko ez balitu, baimena ukatzen ahalko du.

Iragarkiaren kodea: L2302286