42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera.
Marmol artifiziala fabrikatzeko dagoen pabiloia legeztatzea eta estalpe berria

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Eskatzailea: Lacastone SL.

Jarduera: marmol artifiziala fabrikatzeko dagoen pabiloia legeztatzea eta dolomita biltegiratzeko estalpe berria

Tokia: 4. poligonoko 2267. lurzatia.

Cintruenigon, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2302422