42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2023rako karga-tasak eta tasak

Cabredoko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

"Lehena.–2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1 udal indizea.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

"Tasei dagokienez, erabaki da honako tasa hauek ezartzea, berekin dakartenak zenbait ordenantza fiskal aldatzea:

–Ur tasak:

  • Urteko kanon finkoa: 25 euro.
  • Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,19 euro.

–Udal hilerria:

  • Ehorzketarako erabiltzeko kontzesio administratiboa:
    • Panteoiak: 400 euro.

Erabaki honetan zehazten ez diren gainerako tasak ekitaldi honetan bezala mantentzen dira.

Gai honi buruz, Udalbatzak honako hau ematen du aditzera:

Aho batez erabaki da igoera onestea agiriak eman eta izapidetzeko, eta prezioak, beraz, honako hauek izanen dira aurrerantzean: (Prezioak: unitate bakoitzeko).

–1,50 euro, ziurtagiriak emateagatik.

–Agiri konpultsatuak: 0,75 zentimo.

–Lurzati-zedulak: 1,50 euro.

–Ordainagirien eta kontribuzioen kopiak: 1,20 euro.

–Katastroko kopiak eta katastroko orriak: 1,50 euro".

Cabredon, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2302696