42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

27E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Zugarramurdiko Udal Planaren aldaketa, herrirako sarbide berriari buruzkoa, Zugarramurdiko Udalak sustatua.

Zugarramurdiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da hirigintza-determinazio batzuk ezartzea udalerrirako sarbide berri baten proiektua baldintza onenetan gara dadin, proiektuaren trazaduraren aldetik, ingurumen eraginen konpentsazioaren aldetik eta inbertsio ekonomikoaren aldetik, hori guztia ibilgailu turistikoak herrigunetik igarotzea murriztuz eta/edo saihestuz. Proposamenak barne hartzen du Udal Planean sailkatutako lurzoruaren mugaketa aldatzea, bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko sektore txiki bat sartuz.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 315E/2022 Ebazpenaren bidez, Zugarramurdiko Udal Planaren aldaketa egituratzailearen (sarbide berria) ingurumen txosten estrategikoa egin zen, ingurumenean eraginik ez duela iritzita. Aldaketaren ingurumen eta paisaia integrazioa egiteko baldintza da ingurumen agiri estrategikoan aurreikusten diren neurri zuzentzaileak aplikatzea eta haiek lotzea aldaketaren araudiaren bidez, eta halaber, ingurumen prebentziorako neurri batzuk txertatzea.

Ebazpen hori 2022ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Zugarramurdiko Udal Planaren aldaketa, herrirako sarbide berriari buruzkoa, Zugarramurdiko Udalak sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Zugarramurdiko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 13an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2302660