42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Burgiko Udalak, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua sustatzen du, eta aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Burgiko udal bulegoetan ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko lurrak: Burgiko udal-mugarte guztia.

Burgin, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2302368