2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEARINGO KONTZEJUA
1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Bearingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2022ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2022 aurrekontu-aldaketa.
2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1/2022 ALDAKETA
Gastua goititzea:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
1-1510-2100001 | BIDEAK MANTENTZEKO HASIERAKO PARTIDA GOITITZEA | 974,55 |
1-1522-63200 | OSTATU-KAFETEGIAREN OBRAK EGITEKO ETA HURA LEGEZTATZEKO HASIERAKO PARTIDA GOITITZEA | 16.175,55 |
13370-6320001 | INFRICO BOTILATEGIAREN EROSKETA BEARINGO OSTATU-KAFETEGITARAKO | 1.450,00 |
1 433-22101 | IBERDROLAKO ARGINDAR KONTSUMOAREN IGOERA | 3.018,19 |
| BATURA, GUZTIRA | 21.618,29 |
Finantzaketa:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
18700000 | DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO | 15.518,29 |
33800-22620 | TRANSFERENTZIA HERRI JAIETARAKO PARTIDATIK | 600,00 |
3410-625000 | TRANSFERENTZIA HIRI ALTZARIEN ETA ELEMENTU BIOOSASUNGARRIEN PARTIDATIK | 700,00 |
7508001 | DEIERRIKO UDALAREN LAGUNTZAREN GOITITZEA BIDEAK MANTENTZEKO ETA OSTATU-KAFETEGIA LEGEZTATZEKO | 4.800,00 |
| BATURA, GUZTIRA | 21.618,29 |
Bearinen, 2023ko otsailaren 8an.–Kontzejuko burua, Servando Jesús Vergara Alecha.
Iragarkiaren kodea: L2302342