42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, arautzen dituena espazio publikoan dauden erabilera pribatuko lorategiak eta lurrak eta orubeak, gure herrian. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena espazio publikoan dauden erabilera pribatuko lorategiak (auzotarrek mantentzen eta erabiltzen dituzte, herriko etxebizitza batzuetan) eta herriko lur eta orubeak, jasotako erreklamazio eta kexengatik.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egokitzat jotako alegazioak jarri ahal izateko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Barasoainen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2302288