42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, Autokontsumorako instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barasoaingo udalaren ordenantza bat, arautzen dituena autokontsumoko instalazioak, eguzki-plaka fotovoltaiko asko jartzen ari baitira etxebizitzetan, autokontsumorako.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egokitzat jotako alegazioak jarri ahal izateko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Barasoainen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2302265