42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1etik 8ra bitarteko aldaketak eta bi partida berri 2022ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

1etik 8ra bitarteko aurrekontu-aldaketak onesteko eta 2022ko aurrekontuan bi partida berri sortzeko hasiera bateko erabakia 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsirik gelditu dira 1etik 8ra bitarteko aurrekontu-aldaketak eta 2022ko aurrekontuan bi partida berri sortzeko erabakia, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2022 aldaketa

Aurrekontuko 1510 20300 partida.

Makineria eta tresneria alokatzea: 22.000 euro.

2/2022 aldaketa

Aurrekontuko 9320 6400001 partida.

Udaletxearen eta udal-eraikinen mantentze-lanak: 64.000 euro.

3/2022 aldaketa

Aurrekontuko 3380 22620 partida.

Herri bestak: 38.000 euro

4/2022 aldaketa

Aurrekontuko 9250 4800002 partida.

Etxez etxeko janari zerbitzua: 200.000 euro.

5/2022 aldaketa

Aurrekontuko 34200 4490001 partida.

Ekarpena (Gastizun SLk izan dezakeen defizita): 100.000 euro.

6/2022 aldaketa

Aurrekontuko 1650 22100 partida.

Argiteria publikoaren argindarra: 12.000 euro.

7/2022 aldaketa

Aurrekontuko 2391 2260201 partida.

Genero-berdintasunari buruzko publizitatea, jarduerak: 4.311,89 euro.

8/2022 aldaketa

Aurrekontuko 2399 2275000 partida.

Jardueren kudeaketa, autonomia-programa: 3.080,00 euro.

Aurrekontuko bi partida berri sortzea

Aurrekontuko 3339 22799 partida.

Egindako beste lan batzuk (Ludoteka): 38.000 euro.

Aurrekontuko 7505002 partida.

Finantzaketa:

7505002 partidarekin finantzatuko ditugu 2022an egindako inbertsioak, 9320 6400001 «Udalaren eta udal-eraikinen mantentze-lanak» partidaren barruan, 34.427,71 euroko zenbatekoarekin; zehazki, honako hauek finantzatuko dira:

Aire girotua instalatzea osoko bilkuren aretoan eta bilera-gelan (6.227,51 euro).

Tornu-aldaketa Ardantzen (12.470,26 euro).

Padel-pisten kanpoaldea ixtea (15.730 euro).

Gainerako gastua finantzatuko da diru-sarreren partidako (87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina) kreditu-transferentziarekin. Partida horretan nahikoa diru dago gastu hori estaltzeko.

Aiegin, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2302294