42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZKOZKO KONTZEJUA

Ordenantza, Hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Artazkozko Kontzejuak, 2023ko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artazkozko Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Artazkotzen, 2023ko otsailaren 15ean.–Kontzejuko burua, María Teresa Ciarra Torrens.

Iragarkiaren kodea: L2302640