42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2023rako zerga-tasak

Armañantzasko Udalak, 2022ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2023rako karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2022ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Argitara ematen da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2 indizea, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, bat etorriz xedatutakoarekin lege horren 175.2 artikuluan.

b) Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Armañantzasen, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2302163