42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2023rako karga-tasak

Aguilar Kodesko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak parte hartzaileei oroitarazi die zerga-tasak onetsi beharra, 2023ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita, Udalak, osoko bilkuran, honako hau ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 udal indizea.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, behin urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketa egin ondoren (3/2019 Foru Legearen bidez aldatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tasei dagokienez, erabaki da ekitaldi honetan bezala uztea:

–Uraren hornidura eta saneamendu zerbitzua: Aguilar Kodesko Udalaren ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Hileta zerbitzuak egiteko tasa: Aguilar Kodesko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

–Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak aurkezten duen fakturaren arabera.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkezten duen fakturaren arabera.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Aguilar Kodesen, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2302343