42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eguneratzen baitira, 2023ko urtarrilaren 1etik, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak. Ebazpen horren bidez eguneratu ziren, 2022-2023 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak, eta aldatu zen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskina.

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduak Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakundeen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezartzen ditu, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz. Haren xedapen gehigarri bakarrak ezartzen du ezen, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko dituela toki erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenaren bidez, eguneratu egin ziren, 2022-2023 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak, eta aldatu zen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskina.

Nafarroako Gobernuak eta EH Bildu-Nafarroa parlamentu taldeak, 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege Proiektuarekin lotuta, finantzaketa handitzea adostu dute, 0-3 zikloko langileen lan baldintzak hobetzeko neurri jakin batzuk betetzeko. Izan ere, neurri horiek PSN-PSOE, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak irailaren 21ean izenpetu zuten Haur Hezkuntzako lehen zikloaren aldeko Itunean jasota daude. Zehazki, neurri horiek ekarriko dute langileen soldata baldintzak Nafarroako Gobernukoekin parekatzea eta, horrez gain, errefortzuko langile gehiago kontratatzea.

Haur eskoletako langileen soldata baldintzak Nafarroako Gobernukoekin parekatzearen ondorioz, eguneratu egin behar dira hezkuntzako eta garbiketako langileen finantzaketari dagozkion moduluak, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean agertzen direnak.

Soldata igoeren eta errefortzuko langile gehiago kontratatzearen ondoriozko kostuak ez dezan eragin udalek diru gehiago ordaindu behar izatea, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin adostu du bere gain hartuko duela kostuen igoera hori guztia.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du eta proposatu du 2023ko urtarrilaren 1etik egunera daitezela Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2023ko urtarrilaren 1etik eguneratzea hezkuntzako eta garbiketako langileen finantzaketari dagozkion moduluak, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean agertzen direnak. Honela eguneratuko dira:

LANGILEEN FINANTZAKETARAKO MODULUAK

359/2022 EBAZPENA, ABUZTUAREN 16KOA, HEZKUNTZAKO ZUZENDARI NAGUSIAK EMANA

Lanaldia

Osoa

Murriztua

Erdia

Zuzendaritza

33.863,62

30.822,16

20.039,02

Hezitzailea

28.091,25

25.568,05

16.623,25

Garbitzaileak

24.465,21

12.232,61

LANGILEEN FINANTZAKETARAKO MODULUAK

2022-2023 IKASTURTEA, 2023KO URTARRILAREN 1ETIK

Lanaldia

Osoa

Murriztua

Erdia

Zuzendaritza

43.454,33

39.551,48

25.714,38

Hezitzailea

38.133,92

34.708,67

22.566,09

Garbitzaileak

30.623,68

15.311,84

2. 2023ko urtarrilaren 1etik aldatzea, hala dagokionean, hezkuntza errefortzuko langileen esleipena. Langile horiek esleitzeko, abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenaren eranskinean agertzen den unitate kopuruaren araberako esleipenaren ordez, ondoko irizpide hauek aplikatuko dira:

–Hezkuntza errefortzuko langileak esleituko zaizkie 2 unitate edo gehiago duten haur eskolei, baldin eta haietan 20 haur baino gehiago baino gehiago badaude matrikulatuta, erreferentzia gisa Hezkuntza Departamentuak baimendutako azken plangintzako (ikasturte hasierakoa) matrikula kopurua hartuta.

–Hezkuntza errefortzuko hezitzaile baten lanaldi erdia esleituko da 15 matrikulako edo zatikiko, 21. matrikulatik aurrera, eta gehienez ere errefortzuko hezitzaileen 3 lanaldi oso eskola bakoitzean:

MATRIKULA KOPURUA

HEZKUNTZA ERREFORTZUKO LANALDI OSOAK

20 edo gutxiago

0

21-35

0,5

36-50

1

51-65

1,5

66-80

2

81-95

2,5

96 edo gehiago

3

3. Irizpide berriak aplikatzearen ondorioz, haur eskola bati hezkuntza errefortzuko langile gutxiago badagokio abuztuaren 16ko 359/2022 Ebazpenean ezarritakoaren arabera legokiokeena baino, murrizketa hori ez da aplikatuko 2022-2023 ikasturtean.

4. Soldatak hobetzeak eta errefortzuko langile gehiago kontratatzeak ez dezaten eragin udalek diru gehiago ordaindu behar izatea beren titulartasuneko haur eskolen kudeaketa finantzatzeko, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du neurri horien ondoriozko kostu guztia.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea ukitutako toki erakundeetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura.

7. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González

Iragarkiaren kodea: F2301279