42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, salbuespenak ezartzen dituena erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeran, ezartzen du 41. artikuluan ezen Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat dela sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluan, berriz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailetako zikloetan sartzen ahal direla, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluan ezartzen du Kirol irakaskuntzetako erdi eta goi mailako zikloetan sartzen ahal direla, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko Kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Sarrera proben deialdia urtero egiten da Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen horren apartatuetako batek zikloetan sartzeko probetarako egon daitezkeen salbuespenak aipatzen ditu urtero.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 22/2022 Ebazpenaren bidez, prozedura ireki bat arautu da erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagiria eskatzeko, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparru guztietatik edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati guztietatik salbuetsita daudela egiazta dezaketenei zuzenduta.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, egon daitezkeen salbuespenak ezarriko dituen ebazpen bat eman dadin, erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruei eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiei dagokienez. Ebazpen hori aplikatzen ahalko da bai sarrera proben urteroko deialdietan, bai otsailaren 14ko 22/2022 Ebazpenaren bidez araututako prozedura irekian.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Salbuespenak ezartzea erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ebazpen honen eranskinetan adierazitakoaren arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; eta Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Salbuespenak, erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako

1. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako salbuespenak.

Honako hauek dira erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruetarako salbuespenak eta hori egiaztatzen duten agiriak:

ESPARRUETATIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Komunikazioaren esparrutik salbuestea

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. moduluak

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazioaren esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gainditua izatea komunikazioaren esparrua, Nafarroan, erdi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gaindituak izatea Hizkuntzako 2. mailako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak.

Hizkuntzako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, DBHko graduatu titulua lortu gabe

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Lanbide Lantegi bat, 2014-2015 ikasturtetik aurrera (hori barne)

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gizarte esparrutik salbuestea

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. moduluak

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gainditua izatea gizarte esparrua, Nafarroan, erdi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, DBHko graduatu titulua lortu gabe

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Lanbide Lantegi bat, 2014-2015 ikasturtetik aurrera (hori barne)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Esparru zientifiko-teknologikotik salbuestea

Gainditua izatea Lanbide Hastapeneko Programa bat

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gainditua izatea esparru zientifiko-teknologikoa, Nafarroan, erdi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea

Besteren konturako langileen kasuan:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena

Langile autonomoak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian alta emanik egondako aldiak jasota

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria baduela frogatzea

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Matematikako 2. mailako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak

Matematikako 2. mailako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, DBHko graduatu titulua lortu gabe

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea Lanbide Lantegi bat, 2014-2015 ikasturtetik aurrera (hori barne)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

2. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako salbuespenak.

Honako hauek dira goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatietarako salbuespenak eta hori egiaztatzen duten agiriak:

ZATI KOMUNA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza zientziak

–Arteak

Gainditua izatea aipatutako proba modalitateetako edozeinen zati komuna 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Giza zientziak

–Arteak

Gainditua izatea goi mailako Arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba, Nafarroan, 2008. urtetik aurrera (hori barne)

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Giza zientziak

–Arteak

Gaindituak izatea 3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak

3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gaindituak izatea 3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak ebaluatzeko probak

3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako funtsezko konpetentziak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gainditua izatea zati komuna, Nafarroan, goi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

BERARIAZKO ZATIA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza zientziak

–Arteak

Gainditua izatea kasuan kasuko modalitateko probaren berariazko zatia 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gainditua izatea berariazko zatia, Nafarroan, goi mailan sartzeko ikastaroan

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza zientziak

Gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza zientziak

Kirol teknikarien titulu bat izatea.

Kirol teknikarien tituluaren fotokopia.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

Teknikari laguntzaileen titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari laguntzaileen tituluaren fotokopia.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Lan administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

Gutxienez bi urteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea, ebazpen honetako 3. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean.

Besteren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

2. ERANSKINA

Teknikari laguntzaileen tituluen arloak (I. LH)

Probako berariazko zatirako salbuespena.

TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN TITULUEN ARLOAK

PROBA MODALITATE HONETAN ESKA DAITEKE BERARIAZKO ZATITIK SALBUESTEA

Administrazioa eta Merkataritza arloa

Gizarte Zientziak

Nekazaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Arte Grafikoak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Giza Zientziak

Arteak

Automobilgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Eraikuntza eta Obrak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza Zientziak

Arteak

Irudia eta Soinua arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Zurgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Metalgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Meatzaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Moda eta Jantzigintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Ile-apainketa eta Estetika arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Larrugintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Kimika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Osasuna arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Ehungintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Beira eta Zeramika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Arte Aplikatuak eta Lanbide Artistikoak

Arteak

3. ERANSKINA

Lan esperientzia - Profesionaltasun-ziurtagiriak

Probako berariazko zatirako salbuespena.

MODALITATE HONETAKO BERARIAZKO ZATIA EGITETIK SALBUESTEA

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAREN LANBIDE ARLOA

LAN ESPERIENTZIAREN SEKTORE PROFESIONALA

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta mantentze-lanak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

OSASUN ZIENTZIAK

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZARTE ZIENTZIAK

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi pertsonala

"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZA ZIENTZIAK

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Arte Grafikoak

"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

Ostalaritza eta Turismoa

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

ARTEAK

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Iragarkiaren kodea: F2301686