42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren berariazko deklarazioa ematen baitira Erriberrin goi-tentsioko instalazio elektriko bat egiteko.

1.–2021eko urriaren 6ko eskaera.

2021eko urriaren 6an, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak) Carmelo Oyola Arroyo jaunak, Red Eléctrica de España SAUren izenean eta hura ordezkatuta, eskatu zituen honako instalazio hau egiteko aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren berariazko deklarazioa:

–Eskatzailea: Red Eléctrica de España SAU

–Espedientea: SAT10712-2.

–Instalazioaren kokalekua: Erriberriko udal-mugartea.

–Xedea: ekoizpen-instalazioetan sortutako energia elektrikoa garraio-sarera ebakuatzen laguntzea.

–Ezaugarri teknikoak: Erriberri 220 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoa handitzea.

–Exekuzio materialaren aurrekontua: 1.342.444 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, Red Eléctrica de España SAUren eskaera jendaurrean izan zen hogeita hamar egun baliodunez, iragarkia argitaratu baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2022ko 129.ean, ekainaren 30ekoan) eta Diario de Navarra egunkarian (2022ko uztailaren 1ekoan), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, dokumentazioa Erriberriko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ezarritako epearen barruan, Agrowind Navarra 2013 SLk alegazioa aurkeztu zuen, zeinaren bidez jakinarazi baitzuen ezen jendaurrean jarritako proiektua "bateraezina dela Agrowind-ek sustatutako Erriberri 132/220 kV-eko transformazio-azpiestazioa gauzatzearekin".

Bestalde, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, proiektuaren kopia igorri zitzaien Acciona Generación Renovable SAri eta Erriberriko Udalari, hogeita hamar eguneko epean adieraz zezaten ea eskatutako baimenaren alde edo aurka zeuden eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzaten.

Acciona Generación Renovable SAk, 2022ko abuztuaren 9an aurkeztutako txostenean, adierazi zuen ados zegoela proiektuarekin, baldintza jakin batzuk beteta.

Bestalde, 2022ko abuztuaren 31n, Erriberriko Udalak proiektuaren aldeko hirigintza-txostena aurkeztu zuen, proiektua "bateragarria delako indarrean dagoen Erriberriko udal plan orokorraren hirigintza araudi partikularrean xedatutakoarekin".

2.–2022ko irailaren 15eko eskaera.

2022ko irailaren 15ean, Red Eléctrica de España SAUk, "beste sustatzaile batzuekin egindako azken akordioak kontuan hartzeko", beste proiektu bat aurkeztu zuen, zeinak aldaketa batzuk baititu oinplanoko banaketan eta hornitu gabeko erreserba-posizio bat jasotzen baitu. Aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen hura gauzatzeko, baita eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren berariazko deklarazioa ere.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, Red Eléctrica de España SAUk egindako eskaera berriz ere jendaurreko informazioaren tramitearen menpe jarri zen hogeita hamar egun baliodunez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2022ko 207.ean, urriaren 19koan) eta Diario de Navarra egunkarian (2022ko urriaren 20koan), eta dokumentazioa argitara emanda Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan. Halaber, dokumentazioa Erriberriko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Aipatu epea alegaziorik jaso gabe igaro zen.

Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, proiektuaren kopia igorri zitzaien Acciona Generación Renovable SAri, Agrowind Navarra 2013 SLri eta Erriberriko Udalari, eskatutako baimenaren alde edo aurka zeuden adieraz zezaten hogeita hamar eguneko epean, eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzaten.

2022ko urriaren 26an, Erriberriko Udalak proiektuaren aldeko hirigintza-txostena aurkeztu zuen, "bateragarria delako indarrean dagoen Erriberriko udal plan orokorraren hirigintza araudi partikularrean xedatutakoarekin".

3.–Ingurumen-ukipenen txostena, eta jarduerak eta erabilerak baimentzea lurzoru urbanizaezinean.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 21ean emandako 201E/2022 Ebazpenaren bidez, aldeko txostena eman zen proiektuaren ingurumen-ukipenei buruz, baldin aplikatzen baziren ebazpenean berean adierazitako neurriak. Ondoren, ingurumen-organoari kontsulta egin zitzaion sustatzaileak 2022ko irailaren 15ean aurkeztutako dokumentazio berriari buruz. Hark, 2022ko irailaren 26ko jakinarazpenaren bidez, adierazi zuen ezen, "ingurumen-ukipenei dagokienez, proiektuaren aipatutako aldaketa hori ez duela funtsezkotzat jotzen, eta, horrenbestez, ekainaren 21eko 201E/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko direla".

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren abuztuaren 16ko 233E/2022 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zen proiekturako. Ondoren, hirigintza-organoari kontsulta egin zitzaion sustatzaileak 2022ko irailaren 15ean aurkeztutako dokumentazio berriari buruz. Horrela bada, organo horrek Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 23ko 435E/2022 Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez indarrik gabe utzi baitzen abuztuaren 16ko 233E/2022 Ebazpena, eta lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimendu baitziren aldatutako proiekturako, baldin ebazpenean bertan jasotako zehaztapenak betetzen baziren.

4.–Ebazpen proposamena.

Horregatik guztiagatik, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proposatu du Red Eléctrica de España SAUri eman dakizkion proiekturako aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena, eta onura publikoaren berariazko deklarazioa.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Red Eléctrica de España SAUri aurretiazko administrazio-baimena ematea, Erriberri 220 kV-eko transformazio-azpiestazio elektrikoa handitzeko.

2. Eraikitzeko administrazio-baimena ematea, eta instalazioa egiteko aurkeztu den proiektua onartzea (202103398 bisa-zenbakia, Madrilgo Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialarena, 2022-09-15ekoa), eta hogeita lau hilabeteko epea ematea obrak egiteko.

3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

4. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

6. Proiektua onura publikokotzat deklaratzea, berariaz, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean.

7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Red Eléctrica de España SAUri, Acciona Generación Renovable SAri, Agrowind Navarra 2013 SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei (eranskinean jaso dira), eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Erriberriko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

PROIEKTUKO LURZATIA

JABEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Katastroko erreferentzia

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Lurzatiaren azalera (m²)

Lur mota

Jabari osoko okupazioa, azpiestazioa (m²)

Aldi baterako okupazioa (m²)

1

Carlos Ángel Echarri Eraso

310000000002400765UY

Erriberri

6

268

15.024,85

Ureztalurrak

1.666

566

1a

Carlos Ángel Echarri Eraso

310000000002400744GF

Erriberri

6

267A

156.019,13

Ureztalurrak

-

152

2

Acciona Generación Renovable S. A.

310000000002197717YS

Erriberri

6

241

17.503,71

Eraikuntza

1.790

242

Iragarkiaren kodea: F2301110